Robin Friday

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Robin Friday
Bizitza
Jaiotza Acton1952ko uztailaren 27a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Acton1990eko abenduaren 22a (38 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Lanbidea
Lanbidea futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Crystal Palace Football Club 1965-1965
Flag of None.svg Walthamstow Avenue F.C. 1971-1971
Flag of None.svg Hayes F.C. abendua 1971-1973
Flag of None.svg Enfield 1893 F.C. 1973-1973
Flag of None.svg Hayes F.C. 1973-1974
Flag of None.svg Enfield FC 1973-1973
Flag of None.svg Reading F.C. urtarrila 1974-1976 121 46
Flag of None.svg Cardiff City Football Club 1976-1977 21 6
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Altuera 180 zentimetro

Robin Friday (1952ko uztailaren 27a, Acton, Londres - 1990eko abenduaren 22a, Acton, Londres) ingeles futbolari bat izan zen. Reading F.C. eta Cardiff City F.C. taldeetan jokatu zuen. Nahiz eta oso futbolari trebea izan bere izaera eta jarreraren ondorioz ez zuen inoiz Premier Leaguen jokatzea lortu izan.

Mundu mailan beharbada ez zen oso futbolari ezaguna izan baina Ingalaterran 1970eko hamarkadan zehar oso ospetsua izan zen, aurrelari gisa aparteko dohainak zituen, baina batez ere bere izaera berezi, nahasi eta buru arinarengatik ezaguna egin zen. Izatez, aurrelari bikaina izateko ezaugarri guztiak zituen, baina oso gaztetatik bere burua suntsitu eta zurruterako zaletasun ikaragarria erakutsi zuen, gerora bere droga menpekotasuna gehitu zitzaion. Bere bizitza erabat nahasia izan zen: poliziaren atxiloketak, kafetegietako borrokak, gau berean bi tabernen suntsiketa, droga arazoak, mozkorraldi batean inongo zergatirik gabe hesi batean hiltzaturik agertzea, Kornuallesko komunitate hippie batean bizitzen jartzea, Liverpool FC taldeko Mark Lawrenson entrenatzaileari buruan ostikoa eman eta ondoren aldageletara joan eta entrenatzailearen kirol poltsan kaka egitea...[1]

BBCko David Coles kazetariaren iritziaren arabera "historia guztiko futbolari onenak Bobby Moore, Maradona, George Best, Johan Cruyff, Yashin, Rivelino, Beckenbauer, Bobby Charlton, Pelé eta... Robin Friday" izan omen ziren.[1]

2008. urtean britainiar kazetak garai guztietan Ingalaterran jokatutako 10 futbolari gaizto edo zitalenen zerrenda bat kaleratu zuen, horien artean Stig Tofting, Lee Hughes, Eric Cantona, Paolo Di Canio, Tony Adams edo Vinnie Jones ospetsua agertzen ziren, baina guztien artean lehenbiziko postuan Robin Friday sailkatu zen.[1]

Futbolari hau Super Furry Animals eta Oasis musika taldeek abestiak sortzeko oinarri gisa ere hartu izan zuten, hain zuzen ere Super Furry Animals musika taldeko The Man Don't Give a Fuck diskoko azalean futbolari hau bi hatzak erakusten dituela agertzen da (Erresuma Batua eta Irlandan keinu honek izorra hadi esan nahi du). Gainera futbolari honi buruzko "The Greatest Footballist you never saw" ("Inoiz Ikusi Izan Duken Futbolari Handiena") biografia liburua ere idatzi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Robin Friday, el hombre que pudo reinar (Gaztelaniaz)