Rudolf Carnap

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alemaniar filosofoa (Wuppertal, 1891ko maiatzaren 18a - Santa Monica, Kalifornia, 1970eko irailaren 14a). Filosofia irakaslea Praga, Chicago eta Los Angeles hirietako Unibertsitateetan. Vienako Zirkuluaren burutzat hartu izan da. Logikaren ingurukoak izan dira bere lanak, eta eragin handia izan dute gaur egungo hizkuntzalaritzan; hizkuntzaren analisi logikotzat definitu zuen filosofia. Carnapen lan aipagarrienak: Munduaren egitura logikoa (1928), Mintzairaren sintaxi logikoa (1934), Esanahia eta beharra (1947), Semantikarako sarrera (1948), Logika sinbolikorako sarrera (1954).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Carnap Aldatu lotura Wikidatan