Ruy González de Clavijo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruy González de Clavijo

Bizitza
JaiotzaMadril, XIV. mendea
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1412ko apirilaren 2a (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hobiratze lekuaMadril
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, diplomazialaria, idazlea eta historialaria
Lan nabarmenak
Liburuaren orri bat.

Ruy González de Clavijo (Madril, ?-Madril, 1412ko apirilaren 2an hila) Henrike III.a Gaztelakoa erregearen enbaxadore bat izan zen. Honek enbaxada bat eman zion Temür sultanaren gortean, Otomandar Inperioaren aurka borrokatzeko aliantza bat sortzeko asmoz.[1]

Ruy González de Clavijo bidaiaren kronika idatzi zuen izenburu honekin: Vida y hazañas del gran Tamorlán con la descripción de las tierras de su imperio y señorío, escrita por Ruy González de Clavijo] conocido como Embajada a Tamorlán edo 'Historia del Gran Tamorlan, e itinerario y enarracion del viage, y relacion de la embajada que Ruy Gonzalez de Clavijo le hizo por mandado del rey Don Henrique el tercero de Castilla edo Historia del Gran Tamorlan, e itinerario y enarracion del viage, y relacion de la embajada que Ruy Gonzalez de Clavijo le hizo por mandado del rey Don Henrique el tercero de Castilla.[2] Henrike III.ak bidalitako enbaxadoreek bizitako esperientzia kontatzen du liburu honetan, baita Temür (Tamurbec edo Tamerlán deituta baita ere mespretxuz) sultan turko-mongoliar musulmanaren bizitza ere, zeinek Samarkandan kokatu baitzuen bere gortea eta hiriburua. Kronikak 1403 eta 1406 arteko bidaia hartzen du.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonzalo Argote de Molinaren arabera, Ruy González de Clavijoren liburuaren argitalpenaren aurretik (1582) jarri zuen atariko hitzaldian, Henrique III.ak (1390-1406) Tamorlan (Tamerlán el Grande) errege tatariarrak Kristautasunaren amesgaiztoa zenaren, Bayezid I.a sultan turkiarraren aurka lortutako garaipenei buruzko albiste nahasiak jaso zituela; Bayezidek Nikopolisko guduan (1396ko irailaren 28a) Sigismundo errege hungariar kristaua (1368-1437) eta batu zitzaizkion gurutzatuak (frantsesak eta valoniarrak nagusiki) garaitu zituen.[3]

Horrela bada, Gaztelako erregeak Pelayo de Sotomayor eta Fernando de Palazuelo zaldunek osatutako lehen enbaxada bidali zuen Tamerlanen lurraldeetara. Helburuak bere garaipenak egiaztatzea eta mogol konkistatzaile ospetsuaren adiskidetasuna bereganatzea ziren. Angorako gudu ospetsua bertatik bertara ikusi zuten, non Khaganek Bayezid garaitu eta preso hartu zuen; Bayezid 1403an hil zen.[4]

Enbaxadoreek Tamerlanen harrera jaso zutenean, honek adiskidetasunezko gutun bat eman zien Gaztelako erregeari, eta, Iberiar Penintsulara itzuli zirenean, haiekin enbaxadore mogol bat -Mohamad Alcagí- eta sultan otomandarrek gatibu zituen eta erreskatatu ziren bi dama espainiarrak, Angelina de Grecia andrea eta María Gómez andrea.

González de Clavijoren enbaxada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike III.ak bigarren enbaxada bat bidali zuen, orduan, opari delikatuekin. Enbaxada Ruy González de Clavijok, Gómez de Salazar errege-guardiak (Nishapur hirian hil zen, 1404ko uztailaren 26an) eta teologiako maisu batek, frai Alonso Páez de Santa María erlijiosoak, osatzen zuten.[5]

Bidaia luze baten ondoren (1403ko maiatzaren 22tik 1404ko irailaren 8 arte) enbaxada iritsi zen Tamerlango gortera, Samarkandan. Ordurako Tamerlan zahartuta eta gaixorik zegoen. Erregeak oso harrera ona egin zien. Gaztelako erregea laudatu eta opariak eskertu ondoren, bi hilabete eta erdi eman zituzten gortean hiriburuko mirariei begira. 1404ko azaroaren 21ean itzulerako bidaiari ekin zioten, joanekoa baino askoz nekagarriagoa. Bidaian zehar Tamerlanen heriotzari buruzko albiste nahasiak jaso zituzten. 1406ko martxoaren 1ean iritsi ziren Sanlucar de Barramedara.[6]

Bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cristoforo Buondelmontik egindako Konstantinoplaren mapa, 1422an,

Bidaian Europako zein Asiako leku eta lurralde asko bisitatu zituzten. Horretarako ohiko bide komertziala jarraitu zuten. Puerto de Santa Maríatik (Cádiz) atera ziren 1403ko maiatzaren 22an. Ondoren, Málaga, Ibiza eta Mallorca bisitatu zituzten. Gaetan janariak hartu zituzten, eta Erroma, Rodas, Kios eta Konstantinopla. Negua Peran eman zuten (egungo Beyoğlu). Ondoren, Itsaso Beltzan sartu ziren, Trebisondaraino. Lurreratu eta bidaia lurretik jarraitu zuten egungo Turkia, Irak eta Iran; besteak beste hiri hauetan egon ziren: Zigana, Torul, Erzincan, Erzurum, Surmari, Ararat, Maku, Khoy, Tabriz, Miyana, Zanyan, Sultaniyya, Teheran, Simnan, Firuzcuh, Damghan, Jajarm, Nishapur, Andkhoy, Balkh, Tirnidh eta Kish. Bukaria Handian behin (egungo Uzbekistan), Samarkandara heldu ziren.

Samarkandaren irudia.

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

González de Clavijok 1403 eta 1406 urteen artean Samarkandara egindako bidaien kontakizuna, bidaiariak berak idatzi zuen; beste bidaia-liburu batzuetako elementu fantastikoekin edertu zuen eta Tamorlango enbaxada izenburupean bukatu zuen. Erdi Aroko gaztelerazko literaturako bitxietako bat da, eta, alderdi askotan, ia mende bat lehenago idatzitako Marco Polo italiarraren Munduko Mirarien Liburu ospetsuaren parekoa da. Lanaren lehen edizioa 1582an agertu zen. Gonzalo Argote de Molina (1548-1596) sevillarrak egin zuen argitalpena, eta sarrerako hitzaldi garrantzitsu bat ere idatzi zuen.

González de Clavijoren heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gortean, garai hartan Alcala de Henaresen zegoena, erregeak Gonzalez de Clavijo Chambelan izendatu zuen eta koroaren zerbitzura jarraitu zuen, nahiz eta geroago bere bizilekua Madrilen ezarri; bertan hil 1942an eta San Frantzisko Handiaren elizan lurperatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]