Edukira joan

Angurri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandia» orritik birbideratua)
Angurri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCucurbitales
FamiliaCucurbitaceae
LeinuaBenincaseae
GeneroaCitrullus
Espeziea Citrullus lanatus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakangurri, angurri-hazi, angurri-haziaren olio, angurri-zuku eta Kalahariren meloi olioa
BasionimoaMomordica lanata
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Angurria edo sandia (Citrullus lanatus) Citrullus generoko eta Cucurbitaceae familiako landare-espezie bat da[1][2]. Bere fruitua 25 cm-ko diametroa izan dezakeen esfera-elipsoide formakoa da. Azala, berde-zuri kolorekoa eta zurruna da; mamia, berriz, gorri edo hori kolorekoa eta bigunagoa da. Mamia jan daiteke eta zapore gozoa du. Normalean gordin kontsumitzen da. Angurria urez, bitaminez eta mineralez hornituta dagoen jakia da. Hala ere, kaloria gutxiko elikagaia da.

Angurria denboraldiko landarea da. Hiru metroko luzera izan dezaketen zurtoin finak ditu. Bere hostoek 60-200 mm arteko luzera eta 40-150mm arteko zabalera dute. Normalean hiru lobulu nagusi eta bigarren mailako lobulu bikoitzak dituzte. Landare arrak edo emeak izanik, angurriak lore hori-berdeak ditu. Izan ere, landare berak lore arrak zein emeak garatzen ditu (monoikoa). Tenperatura eta prezipitazio kopuruak modu egokian heldu ahal izateko kontuan hartu behar diren faktoreak dira. Landarearen fruta, Angurri edo Sandia izenez ezaguna da, eta esfera edo elipsoidearen antzeko forma du.

Angurri basatiek 20 cm inguruko diametroa izan dezakete. Gizakiak ekoitzitako angurriak, berriz, 60 cm-koak izatera ailega daitezke. Fruituak meloiaren antza du, baina mamia gorri kolorekoa dauka eta hazi beltzak ditu. Azalean, berde argi eta ilun arteko tonuak dituzten lerroak ikus daitezke.

Angurria ofizialki 1753. urtean aurkitu zen. Carl Linnaeus-ek Cucurbita citrullus[5] izena eman zion. 1836an generoa Citrullus izatera pasa zen, Citrullus vulgaris izenpean. Heinrich Adolf Schrade botaniko alemaniarrak eman zion izen berria.

Garrantzi ekonomiko eta kulturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nutrizio propietateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Angurri
Energia127 kJ (30 kcal)
BitaminakKopurua
%EB
A bitamina ekib.
4%
28 μg
B6 bitamina
3%
0.045 mg
C bitamina
10%
8.1 mg
Gatz mineralakKopurua
%EB
Zink
1%
0.1 mg
Ehunekoak AEBko heldu batentzako eguneroko gomendio dietetikoak hartuta kalkulatu dira.

Fruituak % 6 inguru azukre eta % 90 ura ditu pisuan. C bitaminaren iturri ona da, beste fruta asko bezala.

Zitrulina aminoazidoa Citrullus lanatus fruitutik atera, eta aztertu zen lehen aldiz[6]. Citrullus lanatus fruituak zitrulina kopuru handia dauka, eta, hainbat kilogramo kontsumitu ondoren, odol-plasman kontzentrazio handia neurtu izan da. Hori zitrulinemiarekin edo urearen zikloko beste nahaste batzuekin nahas daiteke[7]. Fruituaren azalak, normalean berdeak edo zuriak, jangarriak dira, eta, batzuetan, barazki gisa jaten dira[8]. Fruitua apur bat diuretikoa da[9], eta karotenoideak ditu kantitate handietan[10]. Haragi gorriko barietatea likopeno iturri esanguratsua da, 100 gramoko 4.532 µg eskaintzen ditu[11].

Medikuntza tradizionalean erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko hainbat tokitan eta bere medikuntza tradizional enpirikoaren arabera, Citrullus lanatus fruituak sendagai gisa erabiltzeko egokia egiten duten hainbat propietate ditu. Pueblan, malaria tratatzeko gomendatzen da, eta, Sonoran, erreuma, idorreria, giltzurrunetako arazoak, hezueria eta gernu-aparatuko nahasteak.

Michoacanen, erredurak sendatzeko, kanpotik aplikatutako fruitu xerra erabiltzen da, eta, Oaxacan, elgorriaren tratamenduan erabiltzen da. Hala ere, ez dago ebidentzia zientifikorik angurriak baldintza horiek sendatzen dituenik, eta pertsonen hobekuntza arreta orokorrari eta gaixotasunaren historia naturalari egotzi liteke[12]. XX. mendean, Mexikoko Medikuntza Institutu Nazionalak antiblenorrea eta diuretiko gisa izendatzen du. Maximino Martinezek giltzurruneko gaixotasunentzako eta malariaren aurkako gisa aipatu izan du.

Hazietan, kukurbitazina terpenoidea detektatu da.

Fruitu hori ikono nazionala bihurtu da Mexikon, Mexikoko banderaren 3 koloreak ordenatuta dituelako. Mexikoko banderaren diseinurako, Guerrero eta Iturbide sandia xerraren koloreetan inspiratu zirela uste da[13]. Inspirazio objektu ere suposatu zuen herrialdeko margolarientzat, hala nola Frida Kahlo, Diego Rivera eta Rufino Tamayorentzat[13][14][15].

Nahiz eta taxonomia formala ez zitzaion 1753. urterarte eman, angurriaren historia askoz luzeagoa dela frogatu da.  Izan ere, arkeologoek aurkitutako angurri hazi zaharrenak (neolitokoko denboraldikoak) Egipton agertu ziren[16]. Egipziarren zibilizazioaren 20. edo 21.(ez dago argi) dinastiaren Nibsoni in Deir el Bahari apaizaren hilobian aurkitu ziren. 2004an, 5000. urte inguruko angurri hazi batzuk aurkitu zituzten Kalahari basamortuan. Beraz, Angurriak Afrikako erdialde-hegoaldean duela jatorria uste da[17].

Hala ere, angurriak ez daude bakarrik Afrikan. VII.mendean, Indian, angurriak lantzen zituzten. X. mendean, Txinara iritsi ziren. Mende berean, musulmanek Europara eraman zituzten (Espainara, hain zuzen). XVI. mendean kolonoek Amerikara eraman zituzten.

Angurriak hazteko klima beroa behar duten landareak dira. 25 °C baino gehiagoko inguruneetan landatu behar dira. Etxeko baratzeetan, hasieran loreontzi batean landatzen dira, gero ondo ureztatutako lurzoru batera pasatzeko. Lurzoruaren pH-a 5.5 eta 7 artekoa izan behar da eta lurrak nitrogeno kopuru moderatu bat izan behar du.

Angurrian agertu daiteken izurri nagusiak Aphidoideak, Frutaren euliak eta Meloydogyneak dira. Hezetazun askorekin landatuz gero, zurina edo “Squash Mosaic Virus”-a agertu daiteke. [18] 

2017ko produkzio datuek diotenez, mundu osoko angurri produkzio industriala 118 milioi tonakoa da. Gehien produzitzen duen herrialdea Txina da, Iran, Turkia eta Brasilek jarraituta.

Elikadura eta nutrizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsumitzeko moduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angurria zapore gozoa duen fruta da. Normalean gordinik kontsumitzen da. Ohikoa da postre bezala edo entsaladetan ikustea. Zukua beste fruten zukuarekin nahas daiteke ardoa egiteko. Angurriaren erabilera ohikoa da “Sangría” espaniar edari alkoholikoan. Haziak jateko lehor eta txigor daitezke, edo baita irin bihurtu ere. Txinan, adibidez, angurriaren haziak jaten dituzte urte berri txinatarra ospatzeko.

Nutrizio-informazioa[19]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angurriaren konposizio nutrizionala hau da:

  • % 91 ura
  • % 6 azukreak
  • % 3 koipeak

100 g angurrik 30 cal (125KJ) eta egunean beharrezkoa den C bitaminaren % 10 ematen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Wehner, Todd C.. (2008). Prohens, Jaime ed. «Watermelon» Vegetables I: Asteraceae, Brassicaceae, Chenopodicaceae, and Cucurbitaceae (Springer): 381–418.  doi:10.1007/978-0-387-30443-4_12. ISBN 978-0-387-30443-4. (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  2. «Cucurbita citrullus L. — The Plant List» www.theplantlist.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  3. «Citrullus lanatus | PlantZAfrica» pza.sanbi.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  4. (Ingelesez) Mallick, M. F. R.; Masui, M.. (1986-04-01). «Origin, distribution and taxonomy of melons» Scientia Horticulturae 28 (3): 251–261.  doi:10.1016/0304-4238(86)90007-5. ISSN 0304-4238. (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  5. «Vascular Plants» biodiversity.org.au (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  6. Wada, M.. (1930). «Über Citrullin, eine neue Aminosäure im Presssaft der Wassermelone, Citrullus vulgaris Schrad.» Biochem. Zeit. 224: 420..
  7. H. Mandel, N. Levy, S. Izkovitch, S. H. Korman. (2005). «Elevated plasma citrulline and arginine due to consumption of Citrullus vulgaris (watermelon)» Berichte der deutschen chemischen Gesellschaft 28 (4): 467–472.  doi:10.1007/s10545-005-0467-1. PMID 15902549..
  8. Watermelon Rind Stir-Fry. .
  9. The Associated Press. (3 de julio de 2008). CBC News - Health - Watermelon the real passion fruit?. CBC.
  10. HowStuffWorks "Health Benefits of Watermelon". HowStuffWorks.
  11. Nutrient data for 09326, Watermelon, raw. USDA.
  12. En Medicina tradicional mexicana. .
  13. a b Secretaría de Agricultura y Desarrollo Rural. (15 de septiembre de 2016). Sandía, ¡fruta de colores mexicanos!. .
  14. Secretaría de Agricultura y Desarrollo Rural. (25 de julio de 2020). Sandía, una rebanada de sabor. .
  15. Sandía, símbolo de identidad cultural en méxico.. .
  16. (Ingelesez) Wasylikowa, Krystyna; van der Veen, Marijke. (2004-11-01). «An archaeobotanical contribution to the history of watermelon, Citrullus lanatus(Thunb.) Matsum. & Nakai (syn. C. vulgaris Schrad.)» Vegetation History and Archaeobotany 13 (4): 213–217.  doi:10.1007/s00334-004-0039-6. ISSN 1617-6278. (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  17. «An African Native of World Popularity | Archives | Aggie Horticulture» aggie-horticulture.tamu.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  18. (Ingelesez) Brickell, Christopher. (2004). The Royal Horticultural Society Encyclopedia of Gardening. Dorling Kindersley ISBN 978-1-4053-0353-8. (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  19. «Watermelon, raw Nutrition Facts & Calories» nutritiondata.self.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]