Schengen eremua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Schengen eremu» orritik birbideratua)
Schengen eremua
Datuak
Motalurraldea
Herrialdeabaliorik ez
Osatuta
Artikulu hau eremuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Schengen».

Schengen eremua 1985ean Schengengo Hitzarmenak sortutako eremua da, barneko mugak kentzea eta kanpoko mugak partekatzea helburua duena. Praktikaz, Schengen eremua herrialde bakar moduan aritzen da migraziorako.

Schengen eremua ez da Europar Batasunarekin nahastu behar: eremuan dauden herrialde guztiak ez daude EB-ean eta EB-ko herrialde guztiak ez daude Schengen eremuan.

Egun 27 herrialdek osatzen dute:[1]

  1. Alemania
  2. Austria
  3. Belgika
  4. Txekiar Errepublika
  5. Danimarka (Groenlandia eta Faroeak izan ezik)
  6. Eslovakia
  7. Eslovenia
  8. Espainia (Ceuta eta Melillak xedapen bereziak dituzte)
  9. Estonia
  10. Finlandia
  11. Frantzia (itsasoz haraindiko lurraldeak izan ezik)
  12. Grezia (emakumeek Athos mendian sartzea debekaturik dute)
  13. Hungaria
  14. Islandia*
  15. Italia
  16. Kroazia
  17. Letonia
  18. Liechtenstein* (ez ditu bisak ematen)
  19. Lituania
  20. Luxenburgo
  21. Malta
  22. Norvegia* (Svalbard izan ezik)
  23. Herbehereak (Aruba, Curaçao, Sint Maarten eta Karibeko Herbehereak izan ezik)
  24. Polonia
  25. Portugal
  26. Suedia
  27. Suitza*

* EB-ean ez dauden herrialdeak

  1. Irlandako Errepublikak ez du Schengengo Hitzarmena bere osotasunean onartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]