Sylvia Plath

Wikipedia(e)tik
Silvia Plath» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sylvia Plath (Boston, Massachusetts, AEB, 1932ko urriaren 27a  - Londres, Erresuma Batua, 1963ko otsailaren 11 ) ingelesezko estatubatuar poeta eta eleberrigile bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituenean argitaratu zuen bere lehen poema, eta sari ugari eskuratu zituen artean haurra zela. Cambridgeko Unibertsitatean irakaslea izan zen, eta bertan ezkondu zen Ted Hughes poetarekin. Silviaren poemek, irudi zorrotzak, sarritan bortitzak, dituzte ezaugarri nagusitzat.

Lan nagusiak: The Colossus (1960, poemak), The Bell Jar (1963, eleberri autobiografikoa), Ariel (1965ean argitaratua, poema-bilduma), Crossing the Water (1971n argitaratua, poema-bilduma), Johnny Panic and the Bible of Dreams (1977, kontakizun laburrak; Johnny Panic eta ametsetako Biblia). Bere buruaz beste egin zuen Londresen 31 urte zituenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sylvia Plath Aldatu lotura Wikidatan