Ted Hughes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ted Hughes
Poet Ted HughesDCP 2068.JPG
Poet Laureate of the United Kingdom

1984ko abenduak 28 - 1998ko urriak 28
John Betjeman - Andrew Motion
Bizitza
Jaiotza Mytholmroyd1930eko abuztuaren 17a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1998ko urriaren 28a (68 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (ondesteko minbizia
miokardio infartu akutua)
Familia
Ezkontidea(k) Silvia Plath  (1956ko ekainak 16 -  1963ko otsailak 11)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Pembroke College
(1951 - : Arkeologia, Antropologia
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea, eleberrigilea, antzerkigilea, astrologoa eta zientzia-fikzio idazlea
Enplegatzailea(k) University of Massachusetts Amherst
Jasotako sariak
IMDb nm0400954

Ted Hughes (Mytholmroyd, Yorkshire, Erresuma Batua, 1930 - Devon, Erresuma Batua, 1998) ingelesezko idazlea eta poeta izan zen. Jaioterriko dialektoan idatzi zituen bere lanak.

Hasierako poemetan Yorkshireko eremu babesgabeetan ikusten zuen animalia harraparien, hegaztien eta ehiztarien basakeria deskribatu zuen. The Jaguar (Jaguarra) eta Hawk Roosting (Zapelatzaren pausatzea) poemetan, esate baterako, animalien bizitzaren basakeriaren eta bizitasunaren arteko aurkakotasuna erretratatu zuen. Bizitza naturalaz egin zituen gogoetak oso errealistak dira, eta animalien eta gizakien esperientziak lotzen dituen balio sinbolikoa dute. Hughesen lanetan beti agertzen dira jatorri bateko eta besteko folklorearen eta mitoaren elementuak, eta horrekin guztiarekin bere mitologia pertsonala osatu zuen.

Cambridgeko Unibertsitatean ingeles literatura, arkeologia eta antropologia ikasi zituen, eta han ezagutu zuen Sylvia Plath estatubatuar poeta. 1956an ezkondu eta Estatu Batuetara jo zuten. Estatu Batuetan, 1958ko Guinnes poesia-saria jaso zuen, The Hawk in the Rain (1957, Zapelatza euritan) poema-liburuagatik. Guggenheim Fundazioaren beka bati esker, 1959 arte egon ahal izan zen Estatu Batuetan, eta bitarte hartan idatzi zuen Lupercal (1960) liburua, Somerset Maugham saria eta Hawthornden saria irabazi zituena. 1963an Hughes eta Plath banandu egin ziren, eta Plathek bere buruaz beste egin zuen urte berean. 1998an, hil aurretik, harreman horretan oinarritutako poema-liburua argitaratu zuen, Birthday letters (Urtemugako gutunak), kritikarien esanetan bere maisulana. Urte amaierarako ia 150.000 aleko kopuru harrigarria saldua zuen liburuak. Poesiaz gainera, irratirako dramak eta haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ted Hughes Aldatu lotura Wikidatan