Trantsizioa Nafarroa Garaian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroa Garaiko (orduan oraindik ez ziren bi autonomia desberdin eta estatutu bakarra edukitzearen eztabaida zegoen) trantsizio politikoak, Espainiako gainerako herrialdeekin alderatuta, bortxa politika handiagoa izan zuen. Zenbait gertaera nabarmendu ziren: Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia, Jurramendiko hilketak, 1977ko Amnistiaren Aldeko Astea, 1978ko Sanfermineko gertaerak, 1979ko Tuterako kontzentrazio ekologista batean jazotako Gladys del Estalen heriotza eta kaleetan nahiz errepideetan egindako kontroletako istiluetan izandako hildakoak. Horrez gain, ETAren iraunkortasunak ere (baita 1977an erabakitako amnistiaren ondoren ere) trantsizioa zailtzen zuen. Mario Onaindiaren adierazpenaren arabera:

« 1977ko urtarrilatik 1977ko ekainera Euskadi eta gainerako Espainiaren artean sekulako amildegia sortu zen. 1976an amnistiaren aldeko borroka amaitu zen Espainiako gainontzeko lurraldeetan eta orduan hasi zen Euskadin; izan ere, gelditzen ziren presoak ETAkoak ziren. Kanpoan normalkuntza hasten zen bitartean, hemen errepresio krudela zegoen. (...) Garai honetan ETAko atentatu gutxi zeuden.[1] »

(Mario Onaindia Trantsizioaren Memorian)

1977ko bilakaera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977ko maiatzean, Hego Euskal Herriko hainbat indar politikok, horien artean Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE), Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarrak (ESEI), Euskadiko Partidu Komunistak (PCE-EPK), Euskal Kristau Demokraziak (EKD) eta Eusko Abertzale Ekintzak (EAE-ANV) Kompromiso Autonomikoa sinatu zuten[2], hauteskunde konstituziogileetatik ateratako Hego Euskal Herriko parlamentariek idatziko zutela etorkizunean autonomia estatutua adostu zutelarik. Hauteskunde horiei begira, Konpromisoa sinatu zuten zenbait alderdik (EAJ, PSE-EE eta ESEI) zerrenda komun bat aurkeztu zuten Senatuan, Autonomia Frontea. Nafarroa Garaian, eusko abertzaleek (gutxiengoa) Nafarroa Garaia Hego Euskal Herriko gainerako probintziekin batera autonomia berean sartzea eskatzen zuten. Euskadiko Alderdi Sozialistako kide ziren hegoaldeko nafar sozialisten antzera, Nafarroa Garaia Euskadin sartzearen aldekoak baitziren. Bestetik, frankismotik zetozen politikariek eta erreforma politikoa egitearen aldekoak zirenek, Zentro Demokratikoaren Batasuneko kide zirenek (Nafarroa Garaian gehiengoa), integratze horren aurka zeuden. Alianza Foral Navarra alderdiak, zein erreformaren errezeloa zuten frankistek osatzen zuten Alianza Popular alderdiaren nafar bazkideak baitziren, elkartasun hori ukatzen zuten.

Hauteskundeak -ETAren inguruneak biltzeari uko egin zion 1977ko maiatzeko amnistiaren aldeko aste odoltsuaren ostean- Hego Euskal Herriko ingurune politikoa osatzen zuten talde politiko anitzen benetako boterea zehazteko tresna izan ziren. Nafarroa Garaiko eusko nazionalismoarentzat zartada izan zen, alderdi moderatuentzat, bereziki. Diputatuen kongresuan, EAJk bultzatutako zerrendak (Nafarroako Batasun Autonomista) botoen %7a lortu zuen, baina ez zuen ordezkaritza lortu. Bestetik, hauteskundeetara joan ziren alderdi abertzale ezkertiarrek (Nafarroako Batasun Ezkertiarra) botoen %9.5a lortu zuten, baita ordezkaritza ere. Emaitza honakoa izan zen: Nafarroa Garaiak hautatutako 5 diputatuetatik 3 UCDkoak ziren (botoen %29) eta 2 PSOEkoak (botoen %21). Gainera, 4 senatarietatik 3 UCDkoak ziren eta laugarren senataria Manuel de Irujo eusko nazionalista izan zen, Autonomia Frontearen zerrendatik hautatua. Carlos Garaikoetxearen arabera, ETAren ingurugiroa hauteskundeetan ez egotea alderdi eskuindarra hauteskunde horietan irabazle izatearen zergatietako bat izan zen.

Hauteskundeen ospakizunaren ondoren Eusko Kontseilu Nagusia (1977ko ekainaren 19a) sortu zen, zein lau probintzietan hautatutako diputatu nahiz senatari guztiek osatu baitzuten. Hala eta guztiz ere, Zentro Demokratikoaren Batasuneko nafar parlamentariek (3 diputatu eta 3 senatari) ez zuten talde horretan parte hartu Nafarroa Garaia autonomia bateratu batean sartzearen aurka baitzeuden.

Bestetik, Adolfo Suárezen gobernuak ez zuen Konstituzioa onartu baino lehen Eusko Autonomia Erkidegoari eta Kataluniari autonomia ematearen gaiari ekin nahi; izan ere, beraien ustez Estatutuak Konstituzioan ipinitakoan oinarrituta egon behar ziren. Hori dela eta, Espainia guztiarentzat erregimen aurre autonomikoa proposatu zuen, etorkizunean Estatu Autonomikoa finkatu nahian. Hainbat hilabetetan zehar, Eusko Kontseilu Nagusiak proiektu aurre autonomiko bat landu zuen, zein Batzarrak onartu eta ondoren Gobernuak berretsi behar baitzuen. Proiektuaren zirriborroa ("Erregimen Trantsitorio Aurre Autonomikoaren Lege-Dekretuaren Proiektua Euskadirentzat") PSE-EEk eta EAJk adostu zuten, zein 1977ko irailaren 17an Batzarrak onartu baitzuen Euskadiko Ezkerraren abstentzioarekin. Nafarroa Garaiko parlamentuko ordezkari gehienak Nafarroa Garaia Hego Euskal Herriko gainerako probintziekin autonomia bakar batean sartzearen aurka zeudela jakinik, proiektuak aurre autonomia aurre ikusten zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat. Gainera, etorkizunean Nafarroa Garaia bertara bil zitekeen bere parlamentuko ordezkariek eta Nafarroa Garaiko Foru Kontseiluak horrela erabakitzen bazuten. Hala eta guztiz ere, gobernuarekin negoziatzeko aukera noiz edukiko zain geratu ziren. Negoziaketan hainbat oztopo azaldu ziren eta garrantzitsuena Nafarroa Garaiaren eztabaida izan zen, non UCDk batzarrean parte hartu ez zuten parlamentuko ordezkarien gehiengoa lortu zuen (bederatzitik sei). 1977ko abenduan, UCDk Nafarroa Garaia lau probintzietako organo aurreautonomikoan sartzearen aukera onartu zuenean auzia konpondu zen. Ondorioz, Nafarroa Garaia zegokion foru-organoaren menpe geratu zen eta aldi berean EAJk UCDren eskaria onartzen zuen, non adosten zen Nafarroa Garaiaren gehitzeak erreferenduma eskatzen zuela. 1977ko abenduaren 30ean egindako akordio batean, Nafarroa Garaiko Kontseilu Parlamentarioak (UCD, PSOE eta EAJko hegoaldeko nafar diputatu nahiz senatariez osatuta) akordioa argitaratu zuen eta etorkizuneko Konstituzioan irudikatzeko erabakia hartu zen aldi baterako xedapen gisa.

1978ko bilakaera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko urtarrilaren 4an, Eskualdeetako atxikitako ministro zen Manuel Clavero Arévalok, aldarrikatutako Lege-Dekretu baten bidez, Eusko Kontseilu Nagusia sortu zuen Euskadiko erakunde aurreautonomiko gisa. Dekretuaren arabera, Hego Euskal Herriko lau probintziek Kontseiluarekin bat egiteko aukera zuten (horrela aurreautonomiako kide bilakatuko ziren, eta lau probintzietako autonomia osatzeko lehenengo pausoa izango litzateke). Kontseiluarekin bat egiteko erabakia berriro hasi zen, lehenik, probintzia bakoitzean aukeratutako diputatu eta senatariekin, eta azken batez, Batzorde Nagusien erabakiaren bidez, Euskal Herriko mendebaldeko hiru probintzien kasuan, eta zegokion foru-organoan. Hala eta guztiz ere, Clavero Arévalok ez zuen kontuan hartu Nafarroa Garaiaren negoziatzeko gaitasun aparta. Horrek lurrikara eragin zuen UCDn eta Fernando Abril Martorellek ez ohiko eragiketa burutu zuen, honako sarrera zuen Lege-Dekretua EAOn (Estatuko Aldizkari Ofiziala) argitaratu zuenean:

Nafarroa Garaiari buruzko aipuan non lege-dekretuan adierazten den beste aurrekari historiko batzuk dituela, nolabait ere aurretik juzgatzen da ez dela goi-barrutiko inongo lurralde-entitateko partaidea. Nafarroa Garaiaren egoera berezia ikusirik, zeinek foru-erregimena duen, 1841eko abuztuaren 16an legearengatik aitortua, Euskadiko Kontseilu Nagusian sartzeko edo ez sartzeko erabakia hegoaldeko nafar herriari dagokio, data bereko beste lege-dekretu batean araututako prozeduraren arabera.

Lege-Dekretu berri honekin, EAOn aldarrikatu zena, aurrekoa aldatzen zen; izan ere, Gobernuak eta Nafarroa Garaiko foru-diputazioak atxikimendua onartuko zutela adosteaz gain, baldintza gehigarri bat gehitu zen: organo horretaz gain, atxikimendua Nafarroa Garaiko herritarren arteko erreferendumaren bidez onartu beharko litzateke. Abril Martorellek ikuskatu zuen bezela:

« Nire ustez, ez da sekula horrelako oharrik duen dekreturik izan: “Ondoren irakurri behar duzuenari ez egin kasurik”[3] »

1/1978 Lege-Dekretuan idatzitako organoak aukeratzeko arauak urtebet geroago ezarri zituzten, Konstituzioaren onarpenaren ostean.

1978ko Sanferminetan jazotako gertaerak izan ziren egunetan, Espainiar Konstituzioko testua zein izango zen negoziatzen ari ziren, non eredu autonomikoa zehazten zen. Nahiz eta txosten konstituzionalak, 1977ko abuztuan sortua, ez zituen EAJko ordezkariak barne hartzen, hauek UCD eta PSOErekin "Euskal Herriko auziaren" inguruko hainbat negoziazioetan parte hartu zuten. Nafarroa Garaiko estatusari dagokionez, 1978an zehar, negoziazioak Konstituzioko antolaketa osagarria nola idatziko zen zehazteko egiten zituzten, non 1977ko abenduan UCD, PSOE eta EAJk egindako paktua irudikatuko zen eta Nafarroa Garaia Euskal Autonomia Erkidegora gehituko balitz nola arautuko zen zehaztuta geratzen zen. Carlos Garaikoetxeak, orduko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak dioenaren arabera, 1978ko urtarrilaren 25ean maratoi-negoziazio bat mantendu zuten Espainiar Gobernuko maila goreneko ordezkariek eta Abril Martorell lehendakari ordeak zuzendutako bere alderdi UCDk. Horrez gain, negoziazio hartan Landelino Lavilla eta Miguel Herrero de Miñón zeuden; Nafarroa Garaiko UCDko ordezkariak ere, horien artean Jaime Ignacio del Burgo; PSOEko ordezkari batzuk, Enrique Múgica buru; Euskadiko Alderdi Sozialistako Hego Euskal Herriko ordezkariak, esate baterako, José María Benegas edo Gabriel Urralburu nafarra; eta EAJ alderdia Carlos Garaikoetxea eta Juan Ajuriaguerra buru zirelarik. UCDren hasierako jarreraren arabera, hauek erreferendumean gehiengoa lortu nahi zuten, baina ondoren jarrera hori leundu egin zen Nafarroa Garaia Euskal Autonomia Erkidegoan sartu zedin. Azkenean, botoen gehiengo bakuna hitzartu zen. UCD eta PSOEk proposatu zuten kontsulta soilik behin egitea, baina azkenean adostu zen beste kontsulta bat egingo zutela kontsulta bat egin eta handik bost urtera. Akordio hau Kontituzioaren aurreproiektuan aurkeztua izan zen zuzenketa gisa 1978ko urtarrilaren 30ean eta aho batez onartua izan zen. Azkenik, Kontituzioak Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra barne hartu zuen; ondorioz erreferendumean, zein "aginpidedun foru-organoak" iragarri baitzuen, horrela erabakiko balitz, Nafarroa Garaia Euskal Autonomia Erkidegoan sartuko litzateke.

Konstituzioa onartzeko erreferendumean, Nafarroa Garaian baiezko botoak gailendu ziren. Eusko nazionalistek abstentziorako deialdia egin zuten; izan ere, haien ustez konstituzioak ez zituen beraien eskariak jasotzen. Azkenean, abstentzioa %33.37koa izan zen bi urte lehenago erreforma politikoa onartzeko egindako erreferendumean (abstentzioa %26.37) baino zazpi puntu handiagoa, non abstentziorako deialdia legeztatu gabeko alderdi ezkertiar demokratikoak egin zuen; eta hamabost puntu handiagoa 1977ko hauteskunde orokorretan egindako erreferendumarekin alderatuz (abstentzioa %17.76). Horrez gain, Espainiako multzoarena baino zerbait handiagoa izan zen (abstentzioa %32.89), baina Euskal Autonomia Erkidegokoa baino txikiagoa (abstentzioa %55.35). 1978ko Konstituzioa erroldako gehiengoaz onartua izan zen Nafarroa Garaian %50,88rekin (aldeko %76.42 boto, %66.63ko parte-hartzearekin).

1979ko bilakaera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerora, Konstituzioa berretsitakoan, Nafarroa Garaiaren kasuarentzat eta 1979ko urtarrilaren 26an egindako dekretu baten bidez, zehaztu zen Nafarroa Garaiko Parlamentua izango zela Nafarroa Garaia Eusko Kontseilu Nagusira gehitzeko eskaria egingo zuen nahiz horren aukeraketa nola egingo zen erabakiko zuen foru-organoa. Batzorde Orokorretarako eta Nafarroako Parlamenturako lehenengo hauteskundeak eta 1979ko udalerriko hauteskundeak aldi berean gertatu ziren. Behin hautatuta, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko parlamentariek beraien probintziak Kontseilu Orokorrarekin elkartzea adostu zuten bitartean, Nafarroa Garaikoek aurkakoa adostu zuten (gaia 1979ko abenduan eztabaidatu zen, Euskadiko Ezkerrak proposatuta; proposamena abenduaren 17an gaitzetsi zen Foru Erregimen Batzordean, 4 boto eusko nazionalista alderdiaren alde, 7 UCD eta UPNren aurka eta 4 abstentzio PSOEn, plenora iritsi gabe).

1982ko bilakaera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aldetik, Nafarroa Garaian autonomia 1841eko Lege Hitzartuaren (Nafarroak erreinua izateari utzi) eguneratzearen bidez lortu zen, Nafarroako Foru Diputazioaren eta Gobernuaren arteko ituna izan zen, zein erabaki baitzen ez berrestea Nafarroako Foru Hobekuntzarekin 1982an.

Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra Nafarroako Foru Hobekuntzan garatu zen, non zehazten zen «foru organo aginpideduna» Nafarroako Parlamentua zela (atxikimendurako erreferendumaren deialdia erabakitzeaz gain, nahiz eta Konstituzioan ez zehaztu Euskal Autonomia Erkidegoaren bereizketa egiteko ekimena ere bere esku zegoen); halaber, Euskadiko Autonomia Estatutuan, zeinek aurreikusten zuen Nafarroa Garaia Euskal Autonomia Erkidegoari atxikiko balitzaio, Espainiako Kongresuak eta Senatuak bilera bateratuan ezarri beharko zutela ezarritako baldintzetatik zein jarri beharko liratekeen Estatutuaren erreformarako, beti "aginpidedun foru organoaren" onarpena barne hartuz, estatutu berriaren onarpena lege organikoaren gisa eta azkenik, 4 probintzietan erreferenduma (ez dago legeztatuta ea onarpena 4 probintzietan bateratuta eman behar den edo bakoitza bere aldetik egin behar duen).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/3428059.pdf
  2. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1977/05/11/espana/232149604_850215.html
  3. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1995/10/15/sociedad/813711625_850215.html

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]