Edukira joan

Txinatar urteberri-egun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txinatar urteberri-egun
Irudi
Motaurteroko gertakizuna
jaieguna
Omentzen du陰曆新年
Honen parte daUrteberri-egun
EgunLunar/Lunisolar New Year's Day (en) Itzuli
Estatu burujabeTxinako Herri Errepublika
Kultura ondare
Representative List of the Intangible Cultural Heritage of Humanity (en) Itzuli
Gertaera-data2024
IdentifikatzaileRL/02126

Txinatar urteberri-eguna (txinera tradizionalez: 春節; txinera sinplifikatuz: 春节; pinyinez: Nónglì Xīnnían, hots, "Nekazal egutegiko urte berria")' — ezagunago Udaberriko Festa izenaz (春节, 春節, chūnjíe) Txinan edo Urte Berri ilargitar atzerrian— egutegi txinatarreko festa tradizional nagusia da. Asiako ekialdeko beste zenbait herrialdetan ere ospatzen da.

Ospakizuna Txinako ilargi-eguzki egutegi tradizionalean oinarritzen da: lehen ilargi-hilabetearen lehendabiziko egunean hasten dira (正月, zhēng yuè), neguko solstizioren ondorengo bigarren ilberrian da, hau da, urtarrilaren 21 eta otsailaren 21 artean, eta hamabosgarren egunean bukatzen dira; azken egun horretan "Farolen Jaialdia" ospatzen da (元宵节, 元宵節, yuánxiāojié). Egun horietan zehar, Lurreko giza migrazio handiena gertatzen da, "udaberriko mugimendua" (春运, 春運, chūnyùn): milioika pertsona haien jatorrizko herrietara itzultzen dira, bertan festak familiekin ospatzeko. 2014an, Txinatar egutegiaren 4712. urtea urtarrilaren 31n hasi zen.

Mendebaldean bezala, urte berriaren bezpera (Gabonzaharra) Txinan ere ospatzen da. Mandarineraz "chuxi" izena du (除夕, chúxī; chu, 'igaro', eta xi, 'bezpera').

Data hurbilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
AnimaliaAdarraData
狗 Txakurra戌 Xū1994ko otsailaren 62006ko urtarrilaren 292018ko otsailaren 16
豬 Zerria亥 Hai1995ko otsailaren 142007ko otsailaren 182019ko otsailaren 5
鼠 Arratoia子 Zǐ1996ko otsailaren 192008ko otsailaren 72020ko urtarrilaren 25
牛 Idia丑 Chǒu1997 otsailaren 72009ko urtarrilaren 262021ko otsailaren 12
虎 Tigrea寅 Yín1998 urtarrilaren 282010ko otsailaren 142022ko otsailaren 1
兔 Untxia卯 Mǎo1999ko otsailaren 162011ko otsailaren 32023ko urtarrilaren 22
龍 Dragoi txinatarra辰 Chén2000ko otsailaren 52012ko urtarrilaren 232024ko otsailaren 10
蛇 Sugea巳 Sì2001ko urtarrilaren 242013ko otsailaren 10
馬 Zaldia午 Wǔ2002ko otsailaren 122014ko urtarrilaren 31
羊 Ahuntza未 Wèi2003ko otsailaren 12015ko otsailaren 19
猴 Tximua申 Shēn2004ko urtarrilaren 222016ko otsailaren 8
雞 Oilarra酉 Yǒu2005 otsailaren 92017ko urtarrilaren 28

Zenbait tradizio

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Gutun gorria" (红包): zorte ona eskaintzeko, haurrei eta gazteei barruan dirua daukan gutunazal gorri bat ematen zaie.
  • Chun Lian 春联 (Udaberriko festaren koplak) kaligrafia artistikoa erabiliz oparotasunari, zoriontasunari nahiz maitasunari lotutako piktogramak margotzen dira. Ikur horiek urte osoan lagunduko diote familiari.
"Urte berri on" mandarineraz.
  • Atarien zaindariak: atarietan etxearen defentsarako irudiak jartzen dira, batez ere Nianen aurkako defentsan.
  • Janari tipikoak: ravioliak, 饺子 (jiaozi), bereziki Gabonzaharraren afarirako.
  • Gauaren erdian txinatarrak ateratzen dira urte berriari agur egiteko. Ohikoa da, orduan, etxaferoak eta trakak erretzea. Halaber, arbasoei ohore egiteko gezurrezko dirua erretzen da.[1]
  • Biharamunean, tenpluak bisitatzen dituzte.[1]

Festa Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunitate txinatarrak ez du Euskal Herrian presentzia handirik: horren ondorioz, ez da ohikoa kalean festarik ikustea. Hori bai, elkarteetan eta eskola txinatarretan urtero ospatzen da. Salbuespena Bilbo eta Donostia dira; Bilbon, Zubia-Quiao Kultur Elkarteak, Euskadiko Txinatarren Elkartearekin batera, ospakizun publikoak antolatzen ditu.[2]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]