Wilfried Zaha
|
Artikuluaren zati edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Oharra: Euskarazko Wikipedian euskara batuan idazten da (ikus Wikipedia:Estilo gida#Euskararen erabilera eta Wikipedia:Politikak/Euskarari buruzko politika orokorra) |
Dazet Wilfried Armel Zaha (Abiyan, Boli Kosta, 1992ko azaroaren 10a) Ingalaterrako Premier Leagueko Crystal Palace Football Clubeko aurrelari boli kostarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wilfried Abidjanen jaio zan, familia handi baten azken semea izanik. Ostera, 4 urte besterik ez ebazanean, bere guraso eta zortzi anai-arrebakaz batera, Ingalaterrara joan zan bizitzera[1]. Izan be, haren aita-amek itzelezko arazo ekonomikoak izan ebezan.[2] Ondorioz, hareen herrialdetik joan behar izan ziran, zehazki, Thornton Health-era[3]. Ikasketak, Whitehorse Manor Junior School-ean eta Selsdon High School-ean egin ebazan[3]. Zahak txikitatik futbolera jolasten ebanez, hamabi urtegaz, bere aitaren laguntzaz, Crystal Palace futbol taldera sartu zan.[1] Hain zuzen be, Crystal Palace’s Selhurst Park stadium-etik oso gertu bizi zan[1]. Wilfried nerabe bat zanean, Chelsea futbol taldearen partidu guztiak ikusten ebazan, bere eredua Didier Drogba futbol jokalaria zalako[2], Boli Kostako beste jokalari bat. Bere herrialdeko jokalari bat ikusteak Premier League-ean, izugarrizko inspirazioa izan zan WIlfried-entzat. Hortaz, futbolean jardutea bere amets nagusia bihurtu zan.
Jardunbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondoren, 2010eko martxoaren 27an, debuta egin eban Crystal Palace-eko lehen taldeagaz, Cardiff City-ren aurkako partidu baten[4]. Hiru denboraldi gehiago egin ebazan lehen taldean, eta Championship-eko jokalari nabarmenetako bat izan zan. Horretagaitik, 2013ko urtarrilean, Manchester United taldea hamabost milioi libra inguru ordaindu ebazan jokalariarengaitik.[5] Beraz, Crystal Palace-eko salmentarik garestienean bihurtu zan.[6]
2014ko urtarrilaren 31n, Zaha-k mailegu aldaketa bat amaitu eban Cardiff City-ra, David Moyes gerenteak bere alde utzi ondoren, 2013ko gainerako denboraldirako.
Denboraldiaren amaieran, Moyes arpilaketaren ondoren, Zahak esan eban eskoziarrak ez eutsola inoiz aukerarik emon. Raheem Sterling-egaz alderatu eban esperientzia. Gainera, bere bizitza pertsonalari buruzko zurrumurru faltsu eta maltzurrengatik be haserre egoala esan eban.
Selekzino Nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterra (2011-2013)
Bere lehen denboraldi osoko arrakastaren ondorioz, Ingalaterrako 19 urtez azpiko selekzioak deialdi bat egin zuen 2011ko otsailean Alemaniaren aurkako partidarako. 21 urtez azpiko selekziora deitu zuten 2012ko otsailaren 23an. Otsailaren 29an Belgikaren aurka 4-0 irabazi zuen. 2012ko azaroaren 11n, Roy Hodgson hautatzaileak Zaha selekzio absolutura deitu zuen azaroaren 14an Suediaren aurkako lagunarteko partida baterako.[7]
Boli Kosta (2016- Orain Arte)
2016ko azaroaren 27an, Boli Kostako Futbol Federazioak baieztatu zuen Zahak korrespondentzia bidali ziola FIFAri bere nazioarteko futbol filiazioa Ingalaterratik Boli Kostara aldatzeko.
Urtarrilean, Boli Kostak Zaha deitu zuen 2017ko Afrikako Nazioen Koparako. Suediaren aurka egin zuen debuta Abu Dhabin, lagunarteko partida batean, urtarrilaren 8an.
Hiru egun geroago, Ugandaren aurka egoitza berean, lehen aldiz titular izan zen selekzioarekin eta bere lehen gola sartu zuen garaipenean (3-0). Zaha 2019ko Afrikako Nazioen Koparako ere deitu zuten, kopa Egipton jokatu zan. Torneoan bi gol sartu zituen, bat 4-1eko garaipenean Namibiaren aurka multzoen faseko azken partidan, eta partidako gol bakarra Maliren aurka final-zortzirenetan. Elefanteek porrota jaso dute final-laurdenetako penaltietan Aljeriako balizko irabazlearen aurka.
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clubak | Div. | Denboraldia | Liga | Copas
nazionalak(1) |
Nazioarteko Kopak | Guztira | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Part. | Golak | Part. | Golak | Part. | Golak | Part. | Golak | ||||||||
Crystal Palace F. C. Inglaterra | 2.ª | 2009-10 | 1 | 0 | 0 | 0 | ― | 1 | 0 | ||||||
2010-11 | 41 | 1 | 3 | 0 | ― | 44 | 1 | ||||||||
2011-12 | 41 | 6 | 7 | 3 | ― | 48 | 9 | ||||||||
2012-13 | 46 | 8 | 4 | 0 | ― | 50 | 8 | ||||||||
Manchester United F. C. Inglaterra | 1.ª | 2013-14 | 2 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 4 | 0 | |||||
Guztira Club | 2 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 4 | 0 | |||||||
Cardiff City F. C. Gales | 1.ª | 2013-14 | 12 | 0 | 1 | 0 | ― | 13 | 0 | ||||||
Guztira Club | 12 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 | |||||||
Crystal Palace F. C. Inglaterra | 1.ª | 2014-15 | 31 | 4 | 4 | 0 | ― | 35 | 4 | ||||||
2015-16 | 34 | 2 | 9 | 3 | ― | 43 | 5 | ||||||||
2016-17 | 35 | 7 | 2 | 0 | ― | 37 | 7 | ||||||||
2017-18 | 29 | 9 | 0 | 0 | ― | 29 | 9 | ||||||||
2018-19 | 34 | 10 | 2 | 0 | ― | 36 | 10 | ||||||||
2019-20 | 38 | 4 | 1 | 0 | ― | 39 | 4 | ||||||||
2020-21 | 30 | 11 | 1 | 0 | ― | 31 | 11 | ||||||||
2021-22 | 33 | 14 | 4 | 1 | ― | 37 | 15 | ||||||||
2022-23 | 9 | 5 | 0 | 0 | ― | 9 | 5 | ||||||||
Guztira | 402 | 81 | 37 | 7 | 0 | 0 | 439 | 88 | |||||||
Guztira Karreran | 416 | 81 | 40 | 7 | 0 | 0 | 456 | 88 | |||||||
(1) Incluye datos de Copa de la Liga de Inglaterra, FA Cup y Community Shield. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Hendrix, Hale. «LifeBogger- Home for Football Childhood Stories» LifeBogger (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
- ↑ a b (Ingelesez) Hendrix, Hale. «LifeBogger- Home for Football Childhood Stories» LifeBogger (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
- ↑ a b (Ingelesez) Hendrix, Hale. «LifeBogger- Home for Football Childhood Stories» LifeBogger (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
- ↑ Azala. 2021-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Ingelesez) Main Page. 2022-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fichajes de fútbol, rumores, valores de mercado y noticias» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Ingelesez) «News, sport and opinion from the Guardian's US edition | The Guardian» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
Kanpo Estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wilfried Zaha en Soccerbase ( ingeleses )