William Jennings Bryan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
William Jennings Bryan
William Jennings Bryan.JPG
Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkaria

1913-03-05 - 1915-06-09
Philander C. Knox Itzuli - Robert Lansing Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbarako kidea

1891-03-04 - 1895-03-03
William James Connell Itzuli - Jesse Burr Strode Itzuli
Barrutia: Nebraska's 1st congressional district Itzuli
Bizitza
Jaiotza Salem (Illinois)1860ko martxoaren  19a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Dayton Itzuli1925eko uztailaren  26a (65 urte)
Hobiratze lekua Arlingtongo Hilerri Nazionala
Familia
Aita Silas Bryan
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Illinois College Itzuli
Northwestern University School of Law Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua, diplomazialaria, argitaratzailea eta editorea
Lantokia(k) Washington
Kidetza Delta Chi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Presbiterianismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0117021
William Jennings Bryan Signature 2.svg

William Jennings Bryan (Salem, Illinois, 1860ko martxoaren 19a - Dayton, Tennessee, 1925eko uztailaren 26a) Nebraskako estatubatuar hizlari eta politikaria izan zen, baita Alderdi Demokrataren bi arimen indar nagusietako bat, populista deitu izan den horretakoa. Hiru bider izan zen Alderdi Demokrataren hautagai Estatu Batuetako presidentetzarako (1896, 1900, and 1908).

Bi legealditan izan zen Estatu Batuetako Kongresuko kidea, baita Estatu Batuetako estatu-idazkaria ere Woodrow Wilson presidentearen pean (1913–1915). Erreserba Federala sortu eta I. Mundu Gerra piztu berritan, dimisioa eman zuen bakearen alde zeukan jarreragatik; Erreserba Federalaren sorrerari gogor egin zion, gainera. Izan ere, Bryan presbiteriano sutsua zen, eta herri-demokraziaren aldeko amorratua, bankuen etsaia, eta urre-estandarraren guztiz kontrakoa. "Zilar Librea"·eskatu zuen, irizten baitzuen "diruaren botere" gaiztoa ahultzen zuela eta herri arruntaren eskuetan esku-diru gehiago jartzen zuela.

1921etik aurrera, alkoholaren debekuaren aldeko agertu zen, baita darwinismoaren eta eboluzioaren kontra ere, Tennesseeko Scopes Trial delakoan nabarmenen, 1925ean; horretarako, erlijio- eta giza arrazoiak argudiatu zituen. Ahots lodia eta irmoa zuen eta, hainbeste bidaia egitearekin batera, garai hartako hizlari ezagunena bilakatu zen horregatik. Herriaren jakituriaren baitan jarrita zeukan fedea dela eta, "The Great Commoner" deitzen zioten.

1896 and 1900ko hauteskundeetan sutsuki borrokatu arren, William McKinleyk irabazi zion, baina Alderdi Demokrataren kontrolari eutsi zion. 1896an 500dik gora hitzaldi eman zituen, eta Bryanek kanpaina-ibilaldiak asmatu zituen, presidentetzarako hautagaiak etxean geratzen ziren garaian. Estatu Batuetako presidente bilakatzeko hiru ahaleginetan, Zilar Librea bultzatu zuen 1896an, inperialismoaren kontra borrokatu 1900an, eta trusten kontra 1908an, demokratei trusten (korporazio handien) eta banku handien kontra borrokatzera deituz, baita errepublikazaleen ideal anti-elitistak babestera ere.

Wilson presidenteak estatu-idazkari izendatu zuen 1913an. 1915ean Lusitania barkuak torpedo-erasoa jasan ondoren, Wilsonek ohartarazpen gogorrak bota zizkion Alemaniari, baina Bryan ez zen harekin bat etorri, eta dimisioa eman zuen protestan. Scopes epaiketa amaitu eta bost egunera hil zen, lotan zela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]