Jaroslavl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yaroslavl» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Jaroslavl
Ярославль
Errusiaren banaketa administratiboa
Yar square.JPG
Elias profeta eliza
Flag of Yaroslavl.png Coat of Arms of Yaroslavl (1995).png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako oblastak Jaroslavl oblasta
Alkatea Vladimir Sleptsov Itzuli
Izen ofiziala Яросла́вль
Jatorrizko izena Ярославль
Posta kodea 150000–150066
Geografia
Koordenatuak 57° 37′ 00″ N, 39° 51′ 00″ E / 57.616666666667°N,39.85°E / 57.616666666667; 39.85Koordenatuak: 57° 37′ 00″ N, 39° 51′ 00″ E / 57.616666666667°N,39.85°E / 57.616666666667; 39.85
Jaroslavl hemen kokatua: Errusia
Jaroslavl
Jaroslavl
Jaroslavl (Errusia)
Azalera 205,37 km²
Altuera 100 m
Demografia
Biztanleria 591.486 bizt. (2017)
Dentsitatea 2.880,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1010
Telefono aurrizkia 4852
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Palermo, Kassel, Hanau, Poitiers, Burlington, Coimbra, Jyväskylä eta Kaliningrad
http://www.city-yar.ru/

Jaroslavl[1] (errusieraz: ЯрослáвльYaroslavl, jɪrɐˈslavlʲ ahoskatua) Errusiako hiria da, erresumaren mendebaldean dagoen Jaroslavl oblastaren hiriburua. Volgaren eskuineko ertzean dago, Moskutik 282 km ipar-ekialdera[2]. 2010ean 591.486 biztanle zituen[3].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Volga eta Kotorosl ibaien bilgunean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaroslav Jakintsua printzeak sortu zuen hiria 1010. urtean[2]. Printzerri independente bateko hiriburua izan zen 1218tik 1471ra bitarteko urteetan, Moskuko tsarraren mende geratu arte. Hiri oparoa izan zen XVI. mendetik aurrera, lotura zuzena baitzuen Moskuko hiriarekin, Volga ibaian barrena. Han antolatu zen XVIII. mendean Errusiako ehundegi nagusia (1722), eta industria-hiri oparoa izan zen mende hartan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria-hiria da (petrolio-industria, mekanika eta ehungintza). Unibertsitatea dauka.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira katedrala (XVI. mendea), eliza zaharrak (XVII. mendea), Errusiako lehen antzoki publikoa (1750) eta museoak. 2005ean UNESCOk hirigunea Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Jaroslavl)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −8.2 -5.8 0.1 9.0 17.8 21.4 23.3 21.5 14.9 7.2 -0.2 -5.2 8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −15.8 -14.2 -8.6 0.0 6.2 10.1 12.5 10.7 5.9 0.9 -5.2 -11.6 -0.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37 27 26 40 52 65 84 64 55 52 46 43 591
Iturria: meteoinfo.ru[4]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]