Zazpiak Bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zazpiak Bat, gaur egungo armarria
Zazpiak Bat, jatorrizko armarria

Zazpiak Bat Anton Abadia euskaltzaleak XIX. mendean zabaldutako goiburua da, Euskal Herriko zazpi herrialdeen bateratzearen aldekoa: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Garaia, eta Zuberoa. 1877an jadanik Iruñeko Nafarroako Euskal Elkargoak erabili zuen Zazpiak Bat leloa, Kanpion, Iturralde Suit, Altadill eta Oloritzen ahotik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpiak Bat, era berean, zazpi herrialde historiko horien ezkutuak biltzen dituen armarria da eta herrialdeon batasuna irudikatzen du. Sei ataletan banatuta dago, Nafarroa osoa (Nafarroa Beherea eta Garaia) atal batean jarrita, armarri bat bera baitute. Jean Jaurgainek 1892an diseinatu zuen Donibane Lohizunen eginiko Congrès et Fêtes de la Tradition Basque ospakizunerako. Gero Sabin Aranak 1896an plazaratu zituen lehendabizikoz Hego Euskal Herrian, herrialde bakoitzaren armarriok ordena alfabetikoan, bere Lecciones de Euzkera Bizkaino izeneko lanean.

1892ko jatorrizko armarrian, berriz, honela zeuden antolatuta (ezkerretik eskuinera):

Aipatzekoa da munduan zehar dauden hainbat euskal etxeren izena ere badela Zazpiak Bat.

Zazpiak Bat armarria alderdi eta elkarte abertzale ugarik erabili dute eta oraindik erabiltzen dihardute, besteak beste, euskal abertzaletasunaren helburu nagusienetako bat ordezkatzen duelako; zazpi euskal herrialdeak batzea, hain zuzen. 1892an diseinatu zenean, eskuinean ikusten den bigarren irudiaren itxura zuen, hau da, zazpi euskal herrialdeen armarri zaharrak bateratu ziren, Nafarroari garrantzia handia emanez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zazpiak Bat Aldatu lotura Wikidatan