Zerrenda:Arabako idazleak
Arabako idazleak euskal lurralde hartako literaturaren egileak dira, poetak, eleberrigile, antzerkigile edo ipuingile izan.
Euskarazkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arabarren artean, euskarazko lehen idazle garrantzitsua Joan Perez de Lazarraga (1548?-1605) larrearra da, Hego Euskal Herriko testurik zaharrenaren egile (Lazarragaren eskuizkribua).
Ia hurrengo mendean izan genuen Pedro Ignazio Barrutia antzerkigile aramaioarra (1682-1759), lan bakar eta aipagarria (Gabonetako Ikuskizuna) duena. Eta, urte batzuk geroago, Jose Paulo Ulibarri (1775-1847) okondotarra.
Gaur egungo idazleen artean, azkenik, aipatzekoak dira Josemari Velez de Mendizabal (1949-) idazle-historialari aramaioarra, Xabier Montoia (1955-) musikari eta idazle emankorra, Fito Rodriguez (1955-) Euskal Idazleen Elkarteko presidentea 2006tik, Amado Gomez Ugarte (1956-) gaztelaniaz ere idatzi duena, Rikardo Arregi (1958-) eta Edu Zelaieta (1973-) olerkariak eta Karmele Jaio (1970-) eta Katixa Agirre (1981-), besteak beste.
Erdarazkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztelaniazko idazleen artean, nabarmentzekoa da XVIII. mendean bizi izan zen Felix María Samaniego alegilari guardiarra (1745-1801) "Fábulas morales" lanaren egilea.
Halaber, aipatzekoak dira Valentin Foronda (1751-1821), Pablo de Jerica (1781-1841), Ramiro Maeztu (1875-1936) eta Ignacio Aldekoa (1925-1969) gasteiztar idazleak. Baita ere, Pero Lopez Aiarakoa (1332-1407), Jeronimo Mendieta (1525 - 1604) eta Federico Baraibar (1851-1918) historialariak ere.
Arrakasta handia dauka gaur egun Toti Martinez de Lezea (1949-) idazleak, Arabako hiriburuan jaioa eta Larrabetzun bizi dena. Euskaraduna den arren, gaztelaniaz argitaratu ditu bere lan gehienak, eleberri historikoaren generokoak.