Zerrenda:Zuberoako udalerriak

Arbaila Basabürüa Pettarra
Zuberoako 71 herriek 44 udalerri osatzen dituzte hiru eskualdeetan:
- 11 udalerri Arbaila eskualdean (6 Arbaila Handian eta 5 Arbaila Txipian)
- 16 udalerri Basabürüa eskualdean (12 Ibarrezkerrean eta 4 Ibarresküinean)
- 17 udalerri Pettarra eskualdean
Zerrendako 44 udalerriak Euskal Hirigune Elkargoan daude, Eskiula eta Jeztaze izan ezik.
Lixoze udalerria Euskal Hirigune Elkargoan dago bertako Herri Kontseiluak 2012an erabaki zuelako Zuberoako Herri Elkargoan sartzea. Gutxienez Frantziako Iraultzaz geroztik administratiboki Bearnokoa izan arren, Zuberoaren parte izatea erabaki zuten bertan zuberotar nortasunak duen indarrarengatik.[1]
Hala ere, azkenekoz 2011an argitaratu zen Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegia lanaren arabera (gaur egun Euskal Herriko lurgunea zehazten duen autoritate mailako iturri bakarra) Lixoze Euskal Herritik kanpo dago.[2] Horregatik, euskal exonimoak zerrendatzen dituen Euskaltzaindiaren 149. arauan ageri da Lixoze. [3]
| Udalerria | Eskualdea | INSEE kodea | Herritar-izena | Biztanleria (2025) |
Azalera (km²) |
Dentsitatea (bizt./km²) |
Oharrak |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Ainharbe | Pettarra | 64012 | ainharbear | 131 | 14,07 | 9,3 | |
| Aloze-Ziboze-Onizegaine | Basabürüa | 64017 | aloztar, ziboztar, oniztar | 291 | 5,78 | 50,3 | Basabürüko Ibarresküin eskualdean. |
| Altzai-Altzabeheti-Zunharreta | Basabürüa | 64015 | altzaiar, altzabehetiar, zunharretar | 206 | 34,40 | 6 | Basabürüko Ibarresküin eskualdean. |
| Altzürükü | Arbaila | 64081 | altzürükütar | 230 | 47,12 | 4,9 | Arbaila Txipian. |
| Arrokiaga | Arbaila | 64468 | arrokiagatar | 121 | 10,44 | 11,6 | Arbaila Handian. |
| Arüe-Ithorrotze-Olhaibi | Pettarra | 64049 | arüetar, ithorroztar, olhaibitar | 240 | 17,85 | 13,4 | |
| Atharratze-Sorholüze | Basabürüa | 64533 | atharraztar, sorholüztar | 589 | 14,99 | 39,3 | Basabürüa eskualdeko hiriburua. Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Barkoxe | Basabürüa | 64093 | barkoxtar | 654 | 46,93 | 13,9 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Berrogaine-Larüntze | Pettarra | 64115 | berrogaintar, larünztar | 160 | 2,68 | 59,7 | |
| Bildoze-Onizepea | Pettarra | 64559 | bildoztar, oniztar | 747 | 12,71 | 58,8 | |
| Domintxaine-Berroeta | Pettarra | 64202 | domintxaintar, berroetar | 473 | 21,56 | 21,9 | |
| Eskiula | Basabürüa | 64217 | eskiulatar | 522 | 28,58 | 18,3 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. Ez dago EHEan. Euskal Herriko herririk ekialdekoena. |
| Etxarri | Pettarra | 64221 | etxarriar | 144 | 7,43 | 19,4 | |
| Etxebarre | Basabürüa | 64222 | etxebartar | 75 | 8,23 | 9,1 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Ezpeize-Ündüreine | Pettarra | 64214 | ezpeiztar, ündüreintar | 506 | 9,78 | 51,7 | |
| Gamere-Zihiga | Basabürüa | 64162 | gamerear, zihigar | 107 | 10,08 | 10,6 | Basabürüko Ibarresküin eskualdean. |
| Garindaine | Arbaila | 64231 | garindaintar | 457 | 6,87 | 66,5 | Arbaila Txipian. |
| Gotaine-Irabarne | Arbaila | 64247 | gotaintar, irabarnetar | 479 | 11,75 | 40,8 | Arbaila Handian. |
| Hauze | Basabürüa | 64258 | hauztar | 84 | 17,01 | 4,9 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Idauze-Mendi | Arbaila | 64268 | idauztar, mendiar | 267 | 9,67 | 27,6 | Arbaila Handian. |
| Iruri | Basabürüa | 64537 | iruritar | 148 | 6,39 | 23,2 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Jeztaze | Pettarra | 64242 | jeztaztar | 74 | 2,19 | 33,8 | Barrendegia Bearnon. Ez dago EHEan. |
| Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine | Basabürüa | 64298 | lakarrar, arhantar, sarrikotar | 109 | 23,32 | 4,7 | Basabürüko Ibarresküin eskualdean. |
| Larraine | Basabürüa | 64316 | larraintar | 179 | 126,80 | 1,4 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Lexantzü-Zunharre | Basabürüa | 64340 | lexanztar, zunharrar | 84 | 3,43 | 24,5 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Ligi-Atherei | Basabürüa | 64342 | ligiar, athereiar | 194 | 17,87 | 10,9 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Liginaga-Astüe | Basabürüa | 64303 | liginagar, astüar | 155 | 6,00 | 25,8 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Lixoze | Pettarra | 64341 | lixozear | 127 | 3,38 | 37,6 | Euskaltzaindiaren 2011ko irizpidearen arabera[2], Bearnoko udalerria da eta ez Zuberoakoa. |
| Lohitzüne-Oihergi | Pettarra | 64345 | lohitzüntar, oihergiar | 192 | 17,52 | 11 | |
| Maule-Lextarre | Pettarra | 64371 | mauletar, lextarrar | 2.972 | 12,80 | 232,2 | Zuberoako hiriburua. Pettarra eskualdeko hiriburua. |
| Mendikota | Arbaila | 64378 | mendikotar | 208 | 6,33 | 32,9 | Arbaila Handian. |
| Mitikile-Larrori-Mendibile | Pettarra | 64391 | mitikiltar, larroritar, mendibiltar | 284 | 16,27 | 17,5 | |
| Montori | Basabürüa | 64404 | montoriar, beroriztar | 318 | 20,45 | 15,6 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Muskildi | Arbaila | 64411 | muskildiar | 220 | 24,06 | 9,1 | Arbaila Txipian. |
| Ospitalepea | Pettarra | 64264 | ospitaletar | 55 | 2,11 | 26,1 | |
| Ozaraine-Erribareita | Pettarra | 64435 | ozaraintar, erribareitar | 235 | 6,56 | 35,8 | |
| Ozaze-Zühara | Arbaila | 64432 | ozaztar, züharrar | 91 | 7,17 | 12,7 | Arbaila Handian. |
| Pagola | Arbaila | 64441 | pagolar | 246 | 15,9 | 15,5 | Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko muga, Izpaxuri ibaia. Arbaila Txipian. |
| Sarrikotapea | Pettarra | 64187 | sarrikotar | 242 | 7,4 | 32,7 | |
| Sohüta | Pettarra | 64188 | sohütar | 1.043 | 35,26 | 29,6 | |
| Urdatx | Basabürüa | 64475 | urdaxtar, santagraztar | 169 | 72,69 | 2,3 | Basabürüko Ibarrezker eskualdean. |
| Urdiñarbe | Arbaila | 64424 | urdiñarbetar | 547 | 29,71 | 18,4 | Arbaila Txipian. |
| Ürrüstoi-Larrabile | Pettarra | 64050 | ürrüstoitar, larrabiltar | 96 | 7,56 | 12,7 | |
| Zalgize-Doneztebe | Arbaila | 64509 | zalgiztar, doneztebear | 172 | 8,81 | 19,5 | Arbaila Handian. |
| Zuberoa (guztira) | zuberotar, xiberotar | 14.643 | 817,91 | 17,9 | |||
- ↑ «Lixoze Zuberoako Herri Elkargoan sartu da urtarril hasiera honetan» iparraldekohitza.eus (kontsulta data: 2026-04-30).
- 1 2 Gale, Euskaltzaindia Arauak Prestatzaileak: Andres Iñigo-Patxi. (2011). «Euskal Herriko Udalen Izendegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-04-30).
- ↑ «149 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-04-30).