Ozaze-Zühara
| Ozaze-Zühara | |
|---|---|
Ozazeko eliza | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Lurraldea | |
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
| Barrutia | Oloroe-Donamaria |
| Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
| Izen ofiziala | Ossas-Suhare |
| Auzapeza | Jean-Pierre Inzagarai (2008-2014) |
| Posta kodea | 64470 |
| INSEE kodea | 64432 |
| Herritarra | ozaztar-züharrar |
| Geografia | |
| Azalera | 7.17 |
| Garaiera | 182 – 854 |
| Demografia | |
| Biztanleria | 85 (2018: |
| Dentsitatea | 13,25 biztanle/km² |
| Zahartzea[1] | % 24,75 |
| Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 |
| Ekonomia | |
| Jarduera[1] | % 79,63 (2011) |
| Desberdintasuna[1] | % -6,67 (2011) |
| Langabezia[1] | % 9,67 (2013) |
| Euskara | |
| Euskaldunak | % 65,06 (2010) |
| Erabilera | % 33,8 (2011) |
| Datu gehigarriak | |
| Sorrera | 1845. urtea |
Ozaze-Zühara ([os̻as̻e zyhaɾa]) Zuberoako erdialdeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozaze eta Zühara herriguneek osatua da udalerria. Lehena itsas mailatik 192 metro gorago dago, Uhaitzandi ibaiaren ertzean; bigarrena, itsas mailatik 266 metro gorago, muino baten gainean.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, bertara isurtzen den Ibargonea errekarekin batera.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendikota eta Idauze-Mendi iparraldean
- Zalgize-Doneztebe ipar-ekialdean
- Iruri ekialdean
- Altzürükü mendebaldean
- Aloze-Ziboze-Onizegaine hego-ekialdean
- Gamere-Zihiga hegoaldean
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ozazeko herria, eta Züharakoa, aldiz, 1327. urtean. Ozaze eta Zühara herriak 1845eko ekainaren 14ean batu ziren udalerri bakarra osatzeko.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipagarriak dira Cazanave, Arainci eta Lapitz etxeak.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2007ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanle gehienak euskaldunak dira, eta zuberera da tokiko euskalkia.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborantza (artoa, bazka landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean Jaurgain (1842-1920), historialaria eta literatur-kritikaria.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ozazeko eliza.
-
Frontoia. Ozaze.
-
Frontoia. Zühara.
-
Hilarriak. Zühara.
-
Gerra Handian eta Bigarren Mundu Gerran eroritakoei eskainitako oroitarria. Ozaze.
-
Züharako eliza.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
