Étienne Maurice Gérard
Étienne Maurice Gérard, I. Gérard kondea (Damvillers, 1773ko apirilaren 4a - Paris, 1852ko apirilaren 17a) frantziar militar eta politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1834ko uztailetik azarora.
1792-1793an Frantziako Irault,ako Gerretan parte hartu zuen eta 1795ean Jean-Baptiste Bernadotte jeneralaren landa-laguntza izendatu zuten.
Napoleodar Gerretan Austerlitz, Jena eta Wagramgo guduetan borrokatu zen. Iberiar Penintsulako Gerran eta Errusiako frantziar inbasioaren ere parte hartu zuen, bereziki Borodinoko batailan eta Moskuko erretiratzean nabarmenduz. Inperioko baroi izendatu zuten.
1813ko eta 1814ko kanpainetan ere parte hartu zuen, bereziki Lützen eta Leipzigeko guduetan. Napoleonek inperioko konde izendatu zuen.
Luis XVIII.ak Ohorezko Legioaren gurutze handi eta San Luisko Zaldun izendatu zuen. Gérardek Napoleonen alde egin zuen Ehun Egunetan eta Ligny eta Wavreko guduetan parte hartu zuen. 1817an itzuli zen Frantziara, eta diputatuen ganberako kide izan zen berrezarkuntzan.
Uztaileko Iraultzan Orleanstarren alde egon zen eta Gerra ministro eta Frantziako mariskal izendatu zuten. Iparraldeko Armada zuzendu zuen 1830eko Belgikako Iraultzan eta herbeheretarrak kanporatzea lortu zuen.
1834an Uztaileko monarkiako lehen ministro izan zen.