Segesta
Wikipedia(e)tik
Segesta[1] (antzinako grekoz: Ἕγεστα, Egesta; sizilieraz: Seggesta) Siziliako antzinako hiria, Palermo eta Trapani hirien artean, gaur egungo Calatafimi hiritik hurbil. Tuzidides historialari greziarrak aipaturiko elezaharren arabera, Troiako itsas gizonek sortu zuten. Hiri greziarra izan arren, feniziarren agintepeko hiria izan zen K. a. VII. mendean, eta kartagotarrek hartu zuten K. a. 409an. Lehen Gerra Punikoaren garaian, kartagotarrak xehakatu zituzten hango biztanle greziarrek, eta Erromari lotu zitzaien ondoren.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Italiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |