Severo Ochoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Severo Ochoari omenaldia

Severo Ochoa de Albornoz (Luarca, Asturias, 1905eko irailaren 24a - Madril, 1993ko azaroaren 1a) zientzialari espainiarra izan zen, 1956an estatubatuar nazionalizatua.

1922an hasi zituen Medikuntzaren ikasketak Madrilen. Hasieratik ia, ekin zion ikertzeari Fisiologiaren laboratorian. Karrera amaituta, Europako beste laborategi batzuetan ere ibili zen lanean, tartean Berlin, Heidelberg, London eta Oxford-en.

1929an doktoretza lortu zuen, bai eta bere lehenengo artikulua argitaratu ere, Journal of Biological Chemistry aldizkarian.

1956an Ameriketako Estatu Batuetako nazionalitatea eskuratu zuen, bertan hainbat urte eman eta gero.

1959n jaso zuen Medikuntzako Nobel saria, ARN azido nukleikoaren inguruko ikerketak direla eta. Arthur Kornberg-ekin batera eskuratu zuen saria.

1971an Biologia molekularraren zentroa sortu zuten Madrilen, berari begira.

1979an jubilatu zen New Yorkeko Unibertsitatean.

1987an Jimenez Diaz fundazioaren presidente izendatu zuten.

1993ko azaroaren 1ean hil zen Madrilen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]