Zainzuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Zainzuria
Frantses-porru zuri eta berdeak.
Frantses-porru zuri eta berdeak.


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Liliopsida
Ordena: Asparagales
Familia: Asparagaceae
Generoa: Asparagus
Espeziea: A. officinalis
Izen binomiala
Asparagus officinalis

Zainzuria edo frantses-porrua barazki luzea eta haritsua da, zuri edo berde kolorekoa eta lodiera desberdinetakoa. Barazki horren esparragina izeneko substantzia gernura pasatzen delako gertatzen da hori.

Gurean, Nafarroako Erriberakoa preziatua da.

Zainzuria Afrikatik eta Ekialdetik etorritako landarea da. Duela 6.000 urte baino gehiago lantzen zuten egiptoarrek, eta horien bidez iritsi zen Greziara eta Erromara.

Elikaduraren ikuspuntutik, oso kaloria gutxi dituen janaria dugu (10-20 kcal 100 g-ko): ez du koiperik eta karbohidratoak ere gutxi, proteinetan barazki aberatsenetako bat bada ere (% 2,28). Zuntz dezente du (% 2,1), A, C eta E bitaminak ere bai, eta B taldekoetan azido foliko ugari du. Gatz mineraletan, potasioa, fosforoa, burdina eta magnesioa ditu batik bat.

Laborantza[aldatu]

Bi motatako esparrago freskoak daude: zuriak eta berdeak. Udaberrian eta uda-hasieran hazten dira, eta 30 cm inguru dutenean biltzen dira.

Sukaldean[aldatu]

  • Zainzuri-krema
  • Zainzuri-tortilla
  • Zainzuriak arrozarekin


Kanpo loturak[aldatu]