Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia
Bizkaiko Foru Aldundia.jpg
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza Bilbon.
Udalerria On Diego Lopez Haroko kale nagusia, Bilbo
 Bizkaia
Herrialdea  Euskal Herria
Koordenatuak 43°15′43″N 2°55′55″W / 43.26194°N 2.93194°W / 43.26194; -2.93194Koordenatuak: 43°15′43″N 2°55′55″W / 43.26194°N 2.93194°W / 43.26194; -2.93194
Garaia 1900eko uztailaren 1ean inauguratua.
Luis Aladrénak diseinatua.
Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia non dagoen adierazten duen Bilbo erdiguneko mapa
Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia

Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia herrialde horretako foru aldundiaren egoitza da, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 25. zenbakian kokatuta dagoena. Atzealdean, Bizkaiko Foru Liburutegia du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oin errektangularreko eraikin askea, sendoa eta maiestatezko itxura duena. XIX. gizaldiko azken aldean egin zen proiektua. Tankera eklektikoa du, izan ere, hainbat estilo historikori dagozkien elementuak erabiltzen baititu. Kanpoaldeko eraketa, modu arduratsuan egin da eta bai ornamentuzko eraketa ere. Sotoa, oinartekoa, bi altuera, atikoa eta atikogainekoa ditu. Aurrealdea, Kale Nagusia kalera ematen duena, gailentzen da. Aurrealdeak osatzen duen lerrotik atera egiten den eraikin-zatia antzematen da; sartzeko atartea du, honen gainean balkoia dago, armarri bati leku egiten diona. Barruan, eraikinak dituen barrundegiak banatu eta antolatzen ditu eskailera nagusiak. Ornamentuei dagokienez oso aberatsa da bai kanpoaldean (diamantearen puntu itxurako harlandua) eta bai barrualdean ere, besteak beste, hainbat artelan daudela bertan.

Arte lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruan José Etxenagusia margolari hondarribiarraren mural bi ditu, "Juramento de los Fueros" eta "Pacificación de oñacinos y gamboinos" izenak dituenak.

Gainera, Eugenia de Montijok emandako pitxer bi ere baditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa