Bronislaw Geremek
Wikipedia(e)tik
Bronislaw Geremek poloniar historialaria eta politikaria izan zen (Varsovia, 1932 - Lubien, 2008). Erdi Aro amaierako arazo sozialak ikertu zituen Erdi Aro bukaerako Parisko baztertuak eta Kainen semeak. XV. mendetik XVII. mendera bitarteko pobre eta eskaleak Europako literaturan. Baina bere garaiko Poloniaz ere idatzi zuen, adibidez Haustura. Polonia komunismotik demokraziara (1991). Solidarnosc sindikatuaren sortzaileetakoa izan zen, eta baita diputatua ere Poloniako parlamentuan. Poloniako Kanpo Arazoetako ministro (1997-2000) eta Europako Legebiltzarreko diputatu ere izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.