Lanaren Konfederazio Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
CNT» orritik birbideratua)
Lanaren Konfederazio Nazionala
Datuak
Izen laburraCNT
Motasindikatua eta Konfederazioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaLanaren Nazioarteko Konfederazioa
Kide kopurua320.000 (1917)
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi (2017–)
Zeren jabe
CNT (en) Itzuli
Historia
Sorrera1910
SorlekuaBartzelona
webgune ofiziala
Facebook: cntait Twitter: CNTsindicato Telegram: CNTes Youtube: UCw7dlmrAjM7C0ttHPlEE7Fw Edit the value on Wikidata

CNT edo Lanaren Konfederazio Nazionala[1] Espainiako Estatuan hedatutako sindikatu anarkosindikalista da, zehazkiago esatearren sindikatuen konfederazioa, 1910ean Bartzelonan sortua. Hego Euskal Herrian ere hedaturik dago.

CNT-ren sindikalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, estatu espainiarrean, norabide politikoen menpekotasunik gabe mantentzen den sindikatu bakarra da; erabakiak hartzen dituztenak, afiliatuak dira eta ez sindikalismoaren profesionalak, Estatuaren eta patronalaren finantziaziorik gabe bere independentzia ekonomia gordetzeko, eta negoziazioak bitartekoen eskuetan uzten ez dituena. Demokrazia zuzena da CNT sindikatuaren ezaugarririk garrantzitsuena, demokrazia zuzena guztien artean erabakiak hartzean datza. Honen ondorioz sindikatuan asanbladak agintzen du. CNTn erabakiak oinarritik hartu egin dira, jendeak parte hartzen du, ez dago nagusirik eta askatasun eta berdintasun osoz, ideiak, iritziak eta ekimenak elkartrukatzen dira. CNTn partaide guztiak berdinak dira eta langileak ordezkatzeagatik inork ez du ezer kobratzen. Lorpenen artean zortzi orduko lanaldia dago, larunbateko atsedena, oporraldiak ordainduta, eri-aseguruak, erretiroa eta langabeziaren aurkako laguntzak, langabetuen beharrezko kontratazioa aurkitzen dira. Alokairuen grebak bultzatu zituen, eskolak, liburutegiak, argitaletxeak sortu zituen. Faxismoaren aurka borroka egin zuen eta, 1936an, lurra eta industria kolektibizatu zituen. Europan, XX. mendeko gizarte-eraldaketarik sakonena bultzatu zuen.

Printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CNTren printzipioak sindikalismo iraultzailearen ideietan oinarritzen dira:

  • Autogestioa: Inplikatu daudenak, horiek dira erabaki behar dutenak. Zugatik inork ez badu egiten lan, zugatik inork ez du erabaki behar. Horregatik asanbleario da, afiliatuen asanblada da beti erabakitzen duena.
  • Federalismoa: CNTko sindikatu bakoitzak autonomia dauka bere esparruan aritzeko, aldi berean, beste sindikatuekin konfederazioan biltzen dira elkarrekin jokatzeko.
  • Elkartasuna eta elkarren arteko babesa: CNTko sindikatu guztiek elkartasun ituna daukate: batek erasoren bat jasaten badu, guztiek erantzuten dute. Gauza bera gertatzen da sindikatu bakoitzeko afiliatuen artean.

Eredu sindikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintza sindikala sail sindikalen bitartez egiten da enpresetan. CNTko sekzio guztiek batzarren bidez funtzionatzen dute. Batzarrak ordezkari bat hautatzen du eta hau enpresan dauden afiliatuen bozeramailea da. Bozeramaileak bakarrik egiten du sail sindikalaren batzarrak esaten duena.

Enpresa Komiteen aldean, eredu malguagoa da, sindikalismoa egiteko ez baita hauteskunde sindikaletik pasatu behar.

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solidaridad Obrera aldizkaria (1910).

Langile mugimenduaren baitan UGTren oposizio bezala jaio zen, jada lanean ziharduten hainbat sindikatu anarkosindikalistek, libertariok eta anarkistek bat egitean. Sustrai sakonak zituen Katalunian, non Solidaridad Obrera sindikatu libertarioak indarra baitzuen.

CNTk bere izena 1911ko bere Lehen Kongresuan hartu zuen. 1911tik 1914ra arte legez kanpo egon zen. Handik aurrera UGTrekiko harremanak hobetu egin ziren, eta bi sindikatuek Greba Orokorrerako deialdi bateratua egin zurten 1916an. CNTren II. Kongresuan UGTrekin bat egiteko aukera planteatu zuten, baina proposamena ez zen onartu. Kongresu horretan bertan, CNTk bat egin zuen III. Internazionalarekin, baina 1922an lotura harrigarri hau (konfederazio anarkosindikalista bat komunisten eskuetan zen Internazionalean) amaitu zen, CNTko buru batek -Angel Pestañak- Sobiet Batasunera bidaiatu ostean.

Sindikatuak indar handia hartu zuen 1918tik aitzina, batez ere Bartzelona inguruan, Kataluniako industriaren krisiaren eraginez. Garai hartan, ugazaben aldetik pistolerismoa moduan ezagututako estrategia garatu zen: Langile mugimenduaren aurkako hilketa selektiboak. 1923an Miguel Primo de Riverak diktadura ezartzearekin batera, CNT legez kanporatu zuten berriro. Garai horretako giro nahasiaren baitan, FAI jaio zen. Federazio horretako militanteek CNTrekin lotura estua izaten jarraitu zuten, baina FAIk anarkismoaren tradizio garbiena defendatuko zuela uste zuten, CNTren malgutasunaren aurrean.

II. Errepublika: Indar handieneko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibilean eta frankismopean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, anarkistek, Katalunian eta Aragoin bereziki, lurralde zabalak beren kontrolpean eduki zituzten, eta ekoizpena komunismo libertarioaren arabera antolatzeko lehen saioak egin zituzten: Lur eremuak kolektibizatu eta industriako hainbat sektore sindikatuen eskuetara igaro ziren. Beren diru-paper bereziak eta baleak inprimatzen hasi ziren eta herri batzuetan diruaren abolizioa aldarrikatzera iritsi ziren. Faxisten aurkako erresistentzian, militarren ohiko hierarkia eta diziplinatik erabat urrun zeuden egiturak antolatu zituzten. Gudarosteetan, demokrazia zuzenaren oinarriak aplikatzen ziren: milizia bakoitzak bere buruzagia demokratikoki aukeratzen zuen batzarretan, eta buruzagi horiek batzarretan hartutako erabakiak bete behar zituzten.

Dokumentatu izan denez, errepublikaren kontroletik kanpo zeuden talde hauek hainbat bidegabekeria egin zituzten. Elizaren eta burgesiaren aurkako erasoak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egin ziren.

Erakunde hauek irabazitako indarraren beldur, Espainiako Alderdi Komunistak kontrolatutako gobernuak, gerrako unerik gorienean POUM (Partido Obrero de Unificación Marxista) eta CNT-FAIko milizien aurka errepresio kanpaina hasi zuen, hainbat buruzagi espetxeratuz eta heriotzara kondenatuz. Miliziak legez kanpo jarri eta soldadu guztiak armada bakar batean sarrarazi zituzten; ordura arte sindikatuek kudeatutako esparruak (Kataluniako garraio publiko guztia, adibidez) estatuaren esku jarri ziren, eta hala, errepublikaren kontrolpeko eremuetan bene-benetako guduak bizi izan ziren: Militarizazioari uko egin zioten anarkistak eta POUMeko milizianoak alde batetik, eta Errepublikako armada bestetik, bi bandotan bereizita elkarren aurka gerran aritu ziren. Ken Loach zinemagileak errealitate hau fikzioan islatu zuen Land and Freedom (Tierra y Libertad) filman.

Zatiketak eta CNT gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CNT-AITen protesta (2006).

Frankismoaren amaiera aldean CNT indarberritu egin zen, mugimendu libertario guztiarekin batera. Bere eragin eremua zabala zen, Bartzelona aldean batez ere.

1980ko hamarkadan CNT zatitu egin zen: Gutxiengoak CNT Congreso de Valencia izena hartu zuen, ondoren CGT Lanaren Konfederazio Nagusia izango zena (auzitegiko sententzia batek CNT sigla historikoak erabiltzea ukatu zien). Besteek CNT-AIT siglekin jarraitu zuten (konfederazioa AIT Lanaren Nazioateko Asoziazioaren kide zen). CGTk hauteskunde sindikaletan, enpresa komiteetan-eta parte hartzearen alde zegoen bitartean, CNT-AITek guztiaren gainetik batzarra eta ekintza zuzena jarri zuen. 1990eko hamarkadan, CGT barruan beste zatiketa bat izan zen, Solidaridad Obrera sortu zen. 2018an International Confederation of Labour (Lanaren Nazioarteko Konfederazioa) sortu zuen beste herrialdetako sindikatu iraultzaileekin batera: Poloniako IP (Inicjatywa Pracownicza), Alemaniako FAU (Freie Arbeiterinnen- und Arbeiter Union), Argentinako FORA (Federación Obrera Regional Argentina), Greziako ESE (Libertarian Syndicalist Union of Athens), Italiako USI (Unione Sindacale italiana) eta IWW (Industrial Workers of the World), mundu anglosaxoian dagoen sindikatua.

CNTren antolaketa konfederala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CNT osatzen duten sindikatuak nahi duten eran antola daitezke, federalismoaren printzipioari jarraituz.

 Andaluzia-Murtzia 
Almería
Cádiz
Kordoba
Granada
Huelva
Jaén
Málaga
Sevilla
 Aragoi - Errioxa 
Huesca
Teruel
Zaragoza
Errioxa
 Asturias - León 
Asturias
León
 Kanariak 
Las Palmas
Santa Cruz Tenerifekoa

 Katalunia - Balearrak 
Bartzelona
Girona
Lleida
Tarragona
Balearrak
 Zentroa 
Ávila
Palentzia
Salamanca
Segovia
Soria
Valladolid
Zamora
Madril
Ciudad Real
Cuenca
Guadalajara
Toledo

 Extremadura 
Badajoz
Cáceres
 Galizia 
Coruña
Lugo
Ourense
Pontevedra
 "Levante" 
Albacete
Alacant
Castelló
Valentzia

 Iparraldea 
Kantabria
Burgos
Araba
Gipuzkoa
Bizkaia
Nafarroa

Horretaz gain, Espainiako Gerra Zibiletik ihes egindakoek sortutako "kanpoko sekzioa" existitzen da oraindik Frantzian. Sekzio horrek Parisen, Tolosan eta Montpellierren ditu taldeak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]