Sardinzar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clupea» orritik birbideratua)
Sardinzar
55 Ma-0 Ma


Eozeno goiztiar-egun[1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaClupeiformes
FamiliaClupeidae
SubfamiliaClupeinae
Generoa Clupea
Linnaeus, 1758

Sardinzarrak (Clupea spp.) ur gazian bizi den, arrain generoa da. Ozeano Atlantikoan, Ozeano Barean eta Itsaso Baltikoan bizi dena. Sarda handiak osatzen ditu. Arrain urdina da

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 espezie, edo azpiespezie, dira:

  • Clupea harengus harengus (Linnaeus, 1758) - sardinzar arrunta, Ozeano Atlantikoan
  • Clupea harengus membras (Linnaeus, 1761) - Itsaso Baltikoan
  • Clupea pallasii marisalbi (Berg, 1923) - Ozeano Artikoan
  • Clupea pallasii pallasii (Valenciennes, 1847) - Ozeano Barean
  • Clupea pallasii suworowi (Rabinerson, 1927) -
    -Ozeano Barean

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sardinzar arruntak 45 cm inguruko luzera har dezake baina batazbesteko luzeza 30 cm-koa da. Aurkitu den sardinzar handienak 1'1 kg-tako pisua hartu zuen. 22 urte arteraino bizi daiteke. Ozeano Bareko sardinzarra txikiagoa izan ohi da, 25 cm batazbeste.

Zilar koloreko arrain luzeak dira eta hegats bakarra dute bizkarraldean. Hegats hori biguna da eta ez du arantzarik. Ez du albo-lerrorik erakusten eta buruan aipagarriena gorantz luzatzen den baraila da.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak betidanik arrantzatu izan du sardinzarra.

Sardinzar gazteak planktonaz elikatzen dira eta heltzen doazen heinean ur azaleko animalia txikiak eta arrain txikiak harrapatzen dituzte. Egunez itsasoaren hondoan egoten dira ur azalean egon daitezkeen harraparietatik urruti, eta gauez igotzen dira azalera elikatzera.

Sardinzarren harrapari nagusia gizakia da baina harrapari natural ugari ere baditu; itsas hegaztiak, izurdeak, arrain handiagoak (hegaluzeak, bakailaoak, izokinak, halibutak...), fokak, baleak, marrazoak...

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrehistoriatik arrantzatu izan da Europa iparraldean, arrain kontsumituetako bat izan da. XX. mendean asko harrapatu zen eta populazioak nabarmen jaitsi ziren. "Itsasoko zilarra" ezizenaz ezagutu izan zen sardinzarra eta hainbat herrialdetan jarduera ekonomiko garrantzitsua izan da[2].

Arrain handiagoak harrapatzeko amuzki gisa erabiltzeko helburuaz ere arrantzatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sepkoski, Jack. (2002). «A compendium of fossil marine animal genera» Bulletins of American Paleontology 364: 560..
  2. «World's most important commercial fishery: Historical Discovery: Discovery Showcase: Marine Life Discoveries, Census of Marine Life» web.archive.org 2010-08-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]