Kolaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kolaka
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Clupeiformes
Familia: Clupeidae
Generoa: Alosa
Espeziea: Alosa alosa
(Linnaeus, 1758)

Kolaka edo kodaka (Alosa alosa) Clupeidae familiako arrain hezurduna da, Europan eta Marokon bizi dena[2]. Sardinaren antzekoa da. Atlantikoko Europa aldeko itsasertzeetan eta Mediterraneo itsasoko ekialdean bizi da. Bizi den itsasoetara isurtzen diren ibaietan erruten ditu arrautzak. Herrialde batzuetan oso aintzat hartua da jateko[3].

Alosa, Clupeidae familiako arraina da. Antzina, arrunta zen Eskandinaviatik Mediterraneoko mendebalderaino baina egun, ez da batere arrunta iparraldeko Europan, eta Europako ibai askotatik desagertu dela uste da. Sardinaren familiako arraina dugu eta akula (Alosa fallax) bezala, espezie anadromoa da, hau da, itsasoan bizi den arren ibaietara doa ugaltzera.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50-70 cm inguruko arraina da eta gorputza dortsolateralki konprimatua du, ezkata handi eta finekin. Burua txikia da, goi-barailak behe-barailean ahoskatzeko koska bat duelarik. Operkuluak, ildo erradialak ditu. Genero berdineko beste espezieetatik bereizten duen ezaugarri nagusia lehen arku brankialean aurki dezakegu, espezie honek 80-130 brankiarantza baititu bertan. Sabelaldean, ezkatez osaturiko gila bat du. Hegatsetako erradioak bigunak dira eta hegats dortsalak 18-21 ditu, analak 19-25, pektoralak 15-16 (dortsalen jarraipen modura) eta pelbikoak 9. Albo-lerroan zehar aldiz, 60-70 ezkata izaten ditu. Bizkarraldea urdin kolorekoa da, iluna, eta alboak grisak edo zilarkarak, operkuluaren atzean orban ilun bat dutelarik, edo batzutan, bat baino gehiago (5-10) baina beti bat handiagoa[4].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alosa alosa-Naturalis-PeterMaas.JPG

Atlantikoko ipar-ekialdean zehar banaturik dago, Islandiatik Marokoraino, eta Mediterraneoko mendebaldean, Espainiatik Frantziaraino. Hala ere, Europako mendebaldean ia erabat desagerturik dago. Iberiar Penintsulako populaziorik garrantzitsuak Ebro ibaian, espeziea Tortosako presaraino (Tarragona) iristen delarik bertan; Miño ibaian Pontevedra inguruan; eta Guadalquivir ibaian, Huelvan, daude. Euskal Herrian, soilik Bidasoa ibaian aurki daiteke eta bertako populazioak gainbeheran daude.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kodaka espezie anadromoa da, hau da, ibaietan jaiotzen da baina bere bizitzaren gehiengoa itsasoan ematen du, soilik ugaltzeko bueltatuko delarik berriro ere ibaietara. Itsasoan dagonean, ur sakonetan eratzen ditu sardak. Maiz buztinetan harrapatuta ikusi dira, lehorte baldintzetara ondo moldatzen direla frogatuz[5].

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoan dagoen bitartean krustazeoz eta arrain txikiez elikatzen da baina ibaira doazenean, ez dira elikatzen.

Ugalketa eta ontogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirila eta ekaina bitartean, kolakak ibaietara errutera igotzen dira, behin heldutasun sexuala lortu dutenean (3-7 urteren buruan). Arrautzak akulek baino zonalde altuagoetan jartzen dituzte eta jaiotako kolakek, ibaietan emango dituzte lehen bi urteak[5].

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akularen antzeko bizimodua du eta hauekin askotan bat egiten dute euren habitatetan. Aipatu bezala, biak espezie anadromoak dira.

Kodakek jaio eta bi urtera lortzen dute heldutasuna. Ordura arte, ibaietan biziko dira baina momentu hau iristean, itsasorantz abiatuko dira. Une honen aurretik itsasorantz abiatutako jubenilek arazoak izan ditzakete gazitasunarekin. Hala ere, ondo garatutakoak uztaila eta abuztua bitartean estuarioetan ikusi ahal izango ditugu, itsasoan bizi ahal izateko moldapen fisiologikoak lortzen dituzten bitartean. Bataz beste, kolaken jubenilek 6 hilabete inguru pasatzen dituzte estuarioetan[6].

Espezieen arteko elkarrekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akularekin (Alosa fallax) hibridatzen dela ikusi da[5]. Akula eta kodaka bereizteko ezaugarri nagusia lehen arku brankialean aurki dezakegu, espezie honek 80-130 brankiarantza baititu bertan. Sabelaldean, ezkatez osaturiko gila bat du. Hegatsetako erradioak bigunak dira eta hegats dortsalak 18-21 ditu, analak 19-25, pektoralak 15-16 (dortsalen jarraipen modura) eta pelbikoak 9. Albo-lerroan zehar aldiz, 60-70 ezkata izaten ditu.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kodaka populazioei buruzko informazio gutxi dago baina gainbehera daudela argi ikusi izan da[7]. Bere mehatxu nagusia ibaietako presak dira, errutegune optimoetara iristea ekiditen dietenak. Horrez gain, ibaietako kutsadurak ere oso eragin negatiboa izan du espezie honengan. Azkenik, arrantzak kodakarengain duen eragina ez dela oso garrantzitsua ematen du [7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2. Freyhof, J. & Kottelat, M. (2008) Alosa alosa, IUCNren Zerrenda Gorria.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4.   Quinard, J.P., Douchement, C.I. (1991), The freshwater fishes of Europe, H. Hoestiand Ed., Wiesbaden: Aula-Verlag .
  5. a b c   Coscia, I, V. Rountree, J. J. King, W. K. Roche, S. Mariani (2010), «A highly permeable species boundary between two anadromous fishes», Journal of Fish Biology (77): 1137-1149 .
  6.   Lochet, A. , Boutry, S., Rochard, E. (2009), «Estuarine phase during seaward migration for allis shad (Alosa alosa) and twaite shad (Alosa fallax) future spawners», Ecology of Freshwater Fish (18): 323-335 .
  7. a b   Doadrio, L., Elvira, B., Bernal, Y. (1991), Peces continentales españoles. Inventario y clasificación de zonas fluviales, Colección técnica, Madril: ICONA .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolaka Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Alosa_alosa