Ezpata-arrain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezpata-arrain
Fosilaren garaia: Oligozeno Goiztiar-gaur egun[1]

Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Perciformes
Familia: Xiphiidae
Swainson, 1839
Generoa: Xiphias
Linnaeus, 1758
Espeziea: Xiphias gladius
Linnaeus, 1758

Ezpata-arraina (Xiphias gladius) ur gaziko arraina da, mundu osoko ur tropikal, azpitropikal eta epeletan bizi dena.[3] Xiphiidae bere familian espezie bakarra da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xiphias gladius izen zientifikoa, antzinako grezierazko ξίφος (ezpata) eta latinezko gladius (ezpata) hitzen lotura da.

Mundakan akula bidegarde, Bermeon akule bidegarde edo akule bidegardie, Ondarroan akula biregarde, akula biregardi edo esparroi, Elantxoben akula bideberde, Lekeition akula melebarda, Hondarribian ezpalarta eta Ziburun ezpalarte esaten diote edo esan izan diote.[4][5][6] Arrain ezpata izena ere erabili izan da lapurteraz,[7] txitxi-ezpata gipuzkeraz, esparloi bizkaieraz, eta esparroi bizkaiera nahiz gipuzkeraz.[8]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezpata antzeko mutur gogorra, luzea eta zorrotza du. 5 m inguru luze da. Kolorez antxoaren antzekoa izaten da, erditik gora urdina eta erditik behera zilarkara. Igerian oso azkarra da. Kontu handiarekin ibiltzen dira arrantzaleak ezpata-arrainaren harrapaketan, arriskutsua izan daiteke eta. Munduko itsaso bero eta epel guztiak ditu bizileku. Itsasertzetara, ordea, arrautzak jartzera bakarrik hurbiltzen da, udaberri aldera. Zefalopodoak eta arrainak jaten ditu. Oso aintzat hartua da sukaldaritzan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Sepkoski, Jack (2002), «A compendium of fossil marine animal genera», Bulletins of American Paleontology 364: 560 .
  2. The IUCN red list of endangered species
  3.   Fritsches, Kerstin A., Brill, Richard W. eta Warrant, Eric J. (2005), «Warm Eyes Provide Superior Vision in Swordfishes», Current Biology (15): 55−58, http://www.current-biology.com/content/article/fulltext?uid=PIIS0960982204009960 .
  4. «ezpalarta», Orotariko Euskal Hiztegia.
  5.   Barrutia, Eneko (2003), «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf), Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25), ISBN 8484198790, ISSN 1137-439X, Bibcode1137-439X, http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/zainak/25/25269297.pdf .
  6. «Pez», Diccionario Auñamendi.
  7. «arrain ezpata», Orotariko Euskal Hiztegia.
  8. «pez», in Plazido MUXIKA: Diccionario castellano-vasco.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ezpata-arrain
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Xiphias_gladius


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.