Itsas triku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Itsas trikuak
Riccio Melone a Capo Caccia adventurediving.it.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Echinodermata
Klasea: Echinoidea
Leske, 1778
Azpiklaseak

Itsas trikuak animalia txiki, biribil eta arantzatsuak dira, Echinoidea klasea eratzen dutenak. Munduko itsaso guztietan bizi dira. Itsas trikuek oskol arantzatsua dute, 3 eta 10 cm artekoa. Ohiko koloreak beltza, berde ahula, oliba berdea, arrea, gorrindola eta gorria. Poliki-poliki mugitzen dira, batez ere algez elikatuz. Itsas trikuen harrapari nagusiak itsas igarabak, aingirak eta bestelakoak dira. Itsas luzokerren eta itsas izarren hurbileko senideak dira.

Itsas trikuen gonadak eta arrautzak oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan.

Triku (Erinaceus europaeus) kiribildu baten antza dutelako deitzen dira itsas triku.

[aldatu] Sukaldaritzan

Itsas triku guztiak ez dira jateko onak. Espezie jangarriak eskuz jasotzen dira aiztoak edo kakoak erabiliz. Arantza luzeenak moztu egiten dira, itsas trikua irekitzerakoan eskuak ez mintzeko. Oskola erdialdean ebakitzen da, aho inguruko alde bigun eta arantza gabetik hasiz.

Jateko atala emearen bost sexu guruinak dira (gonadak). Hauetara iristeko ahoa eta digestio aparatu erauzi behar dira. Urtaroaren arabera, gonadak trinkoagoak edo bigunagoak izan daitezke, eta kolorea berdexkatik gorri ilunera aldatu.

Gordinik jaten da, batzuetan limoi tanta batez lagundua edo ogitan zabaldua. Batzuetan, arrain zopan gehitu daiteke egosketa amaieran edo arrautza irakin gainean.

[aldatu] Banaketa

Euechinoidea azpiklasea.

Perischoechinoidea azpiklasea

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Itsas triku
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak