Cristobal Altube

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristobal Altube
Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1898ko uztailaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1951 (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta idazlea
Genero artistikoaopera
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
ahotsa

Cristobal Altube Bergara Txindurri (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1898ko uztailaren 10a - Madril, Espainia, 1951ko maiatzaren 16a) opera abeslaria eta tenorra izan zen[1]. Munduko antzoki onenetan abestu zuen eta kantu klaseak ere eman zituen Madrilgo kontserbatorioan. Garaiko tenore dramatiko ezagunenetakoa izan zen[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aretxabaletan jaio zen baina Cristobalek bi urte zituela familia Arrasatera aldatu zen, Iturriotz kalera. Aita aretxabaletarra zuen eta ama bergararra. Haurra zela familiak Kurtzebarri mendiaren magaleko baserri batera bidali zuen morroi eta artzain lanetan ibili zen. Ondoren Arrasateko Unión Cerrajera lantegian hasi zen lanean eta Erdiko kaleko "Zirkulu Tradizionalistan" egon zen apopilo, Artzamendi sendiarekin. Orduan hasi zen parrokiako abesbatzan kantatzen eta "Zirkulu Tradizionalistan" dantzari ere aritu zen[1].

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soldadutza egitera Madrilera joan zen. Diotenez kuartelean antolaturiko kontzertu batean "Marina" abestu zuen eta Alfontso XIII.a erregea liluraturik utzi zuen. Berehala Madrilgo Kontserbatorioan izena emateko agindu zion[3] eta kantu diziplina ikasi zuen. Ignacio Tabuyo gipuzkoar baritonoa izan zuen kantu irakasle[3].

Madrilgo Musika Kontserbatorioa.

1921. urtean Milanera ikasketak egitera joateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat eskuratu zuen. Unión Cerrajerako Heriberto Azkoagak eta Agustin Mendizabalek ere dirulaguntza bat eman zioten Milanen ikasketak egiten jarraitzeko[4]. Raffaele Grani tenore italiarraren ikaslea izan zen[3].

Opera debuta Maltako Teatro Reale antzokian egin zuen Sanson eta Dalila, Walkiria eta Aida operak abestuz. Milango Teatro Rossi antzokian ere Ernani operarekin arrakasta handia izan zuen. Espainiar Estatuan Bartzelonako Lizeoan egin zuen debuta[3]. Otelo abestu zuen María Espinalt eta Pablo Vidalekin batera eta arrakasta handia izan zuen[5]. Lizeoan bertan euskaldunek konposaturiko operak ere kantatu zituen, Mendi-mendiyan (Jose Maria Usanditzagarena) eta Amaya (Jesus Guridirena)[2]. Euskal Herrian ere abestu zuen, aipatzekoa da 1940ko irailaren 17an Donostiako Victoria Eugenia antzokian egindako interpretazioa. Garaiko egunkariek "Otelo ahaztezina eta tenore ahaztezinagoa" izenburua jarri zioten gau hartako kronikari[4].

Nazioartean hainbat bira egin zituen. Frantzian, Alemanian, Austrian, Estatu Batuetan (New Yorken eta Washingtonen) eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan (Mexiko, Argentina, Brasil...) izan zen abesten.

1945. urtean Madrilgo Errege Kontserbatorioko Kantu katedra eskuratu zuen eta opera antaldiak kantu klaseekin tartekatu zituen[6]. 1950. urtean Articulación de la voz humana ("giza ahotsaren artikulazioa") liburua argitaratu zuen[7].

1951. urtean hil zen 53 urte zituela, bularreko angina baten eraginez. Azkenengo emanaldia Palma Mallorcakoan egin zuen Tosca abestuz[2].

Operak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70 operatik gora zeuzkan bere errepertorioan. Gehien abestu zituenak honako hauek izan ziren:[5]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emilio Mesejo Antzerki Saria (1950)[1]

Omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946. urtean Aretxabaletako herriak omenaldia egin zion Cristobal Altube Euskal Herrira kantatzera etorri zela aprobetxatuz[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Cristobal Altube. euskal “txindurri” ahaztua - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  2. a b c (Ingelesez) TheBiography.us; TheBiography.us. «Biography of Cristobal Altube (1898-1951)» thebiography.us (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  3. a b c d «Intérpretes: Altube, Cristóbal» Intérpretes (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Cristóbal Altube, tenor inolvidable» El Diario Vasco 2018-08-11 (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  5. a b «Altube, Cristóbal - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  6. «Cristobal Altube : profesor del Real Conservatorio de Madrid» Revista nacional de educación 1945 ISSN 0210-2269. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Articulacion de la voz humana de Altube Cristobal: (1951) | Librería Pérez Galdós - El Galeón» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  8. (Gaztelaniaz) «Homenaje al cantante de ópera 'Txindurri' en 1946» El Diario Vasco 2019-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]