Victoria Eugenia Antzokia

Wikipedia(e)tik
Victoria Eugenia antzokia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Victoria Eugenia antzokia
Victoria Eugenia antzokia
Victoria Eugenia antzokiaren aurrealdea.
Hiria Donostia
Herrialdea  Gipuzkoa
 Euskal Herria
Victoria Eugenia Antzokia non dagoen adierazten duen Donostia erdiguneko mapa
Victoria Eugenia Antzokia
Victoria Eugenia Antzokia (Donostia erdigunea)
Eserlekuak 910
Irekiera data 1912
Ekoizpena Donostiako Kultura
Administrazioa Donostiako Udala
Webgunea www.victoriaeugenia.com

Victoria Eugenia Antzokia (gaztelaniaz Teatro Victoria Eugenia) Donostiako antzoki bat da, Urumea ibaiaren ertzean 1912an irekia.

Donostiako Zinemaldiko egoitza nagusia izan da, sortu zenetik 1999an Kursaalera igaro zen arte. 2001 eta 2007 artean zaharberritze lanak egin dituzte, eraikina barne eta kanpoaldetik guztiz berrituz.

Donostiako musika hamabostaldiak ere hemen dauka egoitza nagusietariko bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean Donostiak garai oparoa bizi zuen, bere bainuetxe-hiri ospea hedatu eta euskal, espainiar nahiz europar aristokrazia eta burgesiaren turismogune garrantzitsua bilakatu biatzen. 1902an Donostiako Udalak hiriaren izaera aristokratiko edo burges hau berreindartu asmoz, Donostiako Sustapen Elkarte Anonimoa sortu zuen, erakunde honen berehalako helburu nagusia antzokia eta luxuzko hotel bat eraikitzea izan zelarik.

SBi eraikin hauek kokatzeko hainbat leku aztertu ziren. Haietako bat Kontxako badia izan zen. Azkenik, gaur egun Okendo lorategia dagoen kokalekua hautatu zen, Donostiako Udalak lursail hau bertan eraikiko zen antzokia 70 urte iragan ondoren bere udal jabetzera igarotzeko baldintzaz laga zuen.

Eraikuntza eta inaugurazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909an, Maria Cristina hotela eta Victoria Eugenia antzokia batera eraiki ziren. Hotela Charles Mewes frantziar arkitektoak diseinatu zuen eta proiektuaren gauzatzea Francisco Urkola euskal arkitektoaren ardura izan zen. Urkolak aurretik Viena eta Paris hirietako azken antzokiak eraikitzeko eskarmentua bazuen. 1912an bi eraikinak amaitu ziren. Antzokia hiriko sorkuntza artistikoaren katalizatzaile bikaian izan zen, eta Donostia hiria Euskal Herria nahiz Espainiar Estatuko zirkuituko antzoki garrantzitsuenen artean kokatu zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria Eugenia antzokia neoerrenazentista eta neoplateresko estilokoa da, eta bere atari nagusia Argetinako Errepublikaren etorbidean kokatzen da. Denera 2.400 m²-ko azalera du. Aurrealdean euskal musikarien soinen eskulturak ditu: Frantzisko Xabier Munibe, Peñafloridako Kondea, Juan Crisostomo Arriaga, Hilarion Eslava, Julian Gaiarre, Joaquin Gaztanbide eta Jose Juan Santesteban Iraola. Eraikinaren kanpoaldea Donostia hiriko eraikin askotan hain ohikoa den hareharriz egina dago.

Areto Nagusia Ignacio Ugarte artistaren frezkoez apaindutako ganga ikusgarriez estalia dago. 2007an amaitu ziren zaharberritze lanen aurretik, antzokiaren edukia 1.250 eserlekutatokoa zen. Zaharberritze lan horien ondoren, edkiera 900 ikusletara murriztu zen, eserleku zabal eta erosogoak jarri eta ikuspegi txarragoa zutenak kendu baitziren.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victoria Eugenia Antzokia Aldatu lotura Wikidatan