Donostiako Ituna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Donostiako Ituna Niceto Alcala Zamorak eta Miguel Maurak 1930eko abuztuaren 17an Donostian antolatutako bilera bat izan zen. Koroaren aurka zeuden indar guztien topagunea izan zen eta errepublika ezartzearen aldekoak ziren guztiak. Errepublikar, sozialista eta nazionalista kataluniarrak sinatu zuten. Sinatzaileen artean Alejandro Lerroux, Manuel Azaña, Indalecio Prieto, Marcelino Domingo, Santiago Casares Quiroga eta Miguel Maura zeuden beste batzuen artean.

Helburua monarkia kendu eta Bigarren Errepublika ezartzea zen. Kataluniarren laguntza lortzeko, Kataluniako autonomia estatutuz hitz egin zuten, errepublika lortuko balitz haren promesa eginez. Euskal Herria ez zen aintzat hartu, euskal erakunde nazionalistek ez baitzuten itunean parte hartu.

Hitzarmen honen ondoren, 1930eko abenduaren 15ean, Jacako altxamendua izan zen, baina saikerak porrota izan zuen eta Fermin Galan eta beste buruzagiei heriotza zigorra eman zitzaien.

Hurrengo urtera arte ez zen errepublika ezartzea lortuko.