Santiago Casares

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santiago Casares
Santiago Casares

Escudo de la Segunda República Española.svg
Espainiako Ministroen Kontseiluko Presidentea
1936ko maiatzaren 13a – 1936ko uztailaren 19a
Presidentea Manuel Azaña
Aurrekoa Augusto Barcia
Ondorengoa Diego Martínez

Jaiotza 1884ko maiatzaren 8a
A Coruña, Espainia
Heriotza 1950eko otsailaren 17a
Paris, Frantzia
Alderdi Politikoa Organización Republicana Gallega Autónoma
Izquierda Republicana
Lanbidea Abokatua

Santiago Casares Quiroga (A Coruña, 1884ko maiatzaren 8a - Paris, 1950eko otsailaren 17a) espainiar politikari eta abokatua izan zen. 1936ko maiatza eta uztaila bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikako gobernuburua izan zen.

Galiziako Errepublikar Erakunde Autonomoaren sortzailea izan zen; erakunde hori geroago Galiziako Errepublikar Federazioan sartuko zen. 1930an Donostiako Ituna sinatu zuen. Urte bereko abenduan, Batzortze Iraultzaileak Jakako altxamendu militar errepublikanoa atzeratzera bidali zuen. Beranduegi iritsi zen eta altxamenduak ez zuen eraginik izan. Haren ondorioz Casares Quiroga kartzelatua izan zen. Errepublika aldarrikatzearekin askatu zuten.

Errepublikaren lehenengo hirurtekoan ministroa izan zen, Manuel Azañaren gobernuan. 1936an, gobernuburu izendatua izan ondoren, Galiziako autonomia estatutua bultzatu zuen, eta ekainean onartu zen. Gerra Zibila hastean, altxamendua gelditzeko gai izan ez zelako kargua utzi zuen. Gerra amaitu zelarik, Frantziara egin zuen ihes, eta han hil zen 1950ean [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Santiago Casares Biografiasyvidas.com
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santiago Casares Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.