Alexandro VI.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexandro VI.a
Alexander PP. VI
Alexandro VI.a

1492 – 1503
Aurrekoa Inozentzio VIII.a
Ondorengoa Pio III.a
Jaiotzezko izena Roderic Llançol i de Borja

Jaiotza 1431ko urtarrilaren 1a
Xàtiva, Aragoiko koroa
Heriotza 1503ko abuztuaren 18a
Erroma, Aita Santuen Lurraldea
Erlijioa Eliza Katoliko Erromatarra

Alexandro VI.a[1] (Xàtiva, Valentzia, 1431ko urtarrilaren 1a -Erroma, 1503ko abuztuaren 18a) Eliza Katolikoko 214. aita santua izan zen 1492 eta 1503 bitartean. Bere jaiotza izena Roderic Llançol i de Borja zen, Rodrigo Borgia bezala ezagunagoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borgia leinuak bere jatorria Borja familia noblean du (Borgia bezala italieratua) nortzuk, Zaragozako probintziako Borja herritik zetozenak, Valentziako erresuman ezarri ziren, bere konkistan Jaime I.a Aragoikoaren ondoan parte hartu ondoren. Familiako kide batzuk Napolin eta Erroman ezarri ziren XV. mendearen erdialdean eta idazkera italiarra adoptatu zuten, zeinengatik mundu osoan ezagunak izan ziren.

Aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roderic Borgia Jofré Gil Llançol i Escrivá eta Elisabet de Borgiaren semea izan zen, azken hau, Valentziako gotzaina zen Alfontso de Borgiaren arreba, beranduago Kalisto III.a aita santua izango zena. Bere ikasketak Valentzian hasi zituen arren, bere osaba aita santu bihurtu ondoren Rodrigok Erromara jarraitu zion. Boloniako unibertsitatean egin zituen ikasketetan Zuzenbidean doktoretza lortu zuen, honela notario apostolikoa izatera pasa zelarik. Aita Santuarekin zuen senidetasun harremanaren ondorioz, kardinal diakono in pectore izendatua izan zen, eta Anconako Markako estatuetarako legatua, 1457an erromatar elizaren kantzelariordea eta 1458an Valentziako gotzaina. 1468an Albanoko diozesia jaso zuen.

1458, 1464 eta 1471ko konklabeetan parte hartu zuen, non, hurrenez hurren, Pio II.a, Paulo II.a eta Sixto IV.a aukeratuak izan ziren.

Sakontzeko, irakurri: 1492ko konklabea

Borgia, behar zen bi hereneko gehienekoan tarte txiki bategatik, bere botoak berak ziurtatua, aita santu izendatua izan zen 1492ko abuztuak 11n, orduan Alexandro VI.a izena hartuz. Aita santu kargua simonia bidez lortu zuela uste izan zen, litekeena dena, baina ebidentziarik gabea. Baztertua dago Infessuraren bertsioa, zeinek "zilarrez beteriko mandoz" hitz egiten duen. Pastorren salaketaren irakurketa zuhurrago batek, berrikusketa bat merezi du, hogeita hiru hautesleetatik zortzik, hau da, Della Rovere, Piccolomini, Medici, Caraffa, Costa, Basso, Zeno eta Cibó amaierara arte Borgiaren aurka irmo mantendu zirela baitio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro VI.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Inozentzio VIII.a
Aita Santua
1492-1503
Ondorengoa
Pio III.a