Euskal Herria Bai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskal Herria Bai (laburtua EH Bai) Ipar Euskal Herriko alderdi politikoen koalizio abertzale eta ezkertiar bat da. Abertzaleen Batasunak (AB), Batasunak eta Eusko Alkartasunak (EA) osatzen dute.

Eduki-taula

[aldatu] Osaera eta programa

Koalizioa osatzeko, bere burua abertzale jotzen duten alderdiak bildu ziren : EAJ, Abertzaleen Batasuna, Batasuna eta EA. EAJ alderdiak ez ezik, beste eragileek Euskal Herria Bai koalizioa eraikitzen hasi ziren elkarrekin.

Euskal Herria Bairen programa politikoaren puntu nagusiak ondoko hauek dira:

  • Euskal Herriaren onarpena eta errespetua. Bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea.
  • Helburu politikoak lortzeko bide demokratiko eta politikoen erabileraren aldeko jarrera.
  • Ipar Euskal Herriarendako berezko marko instituzionala.
  • Euskarak, frantsesarekin batera, Ipar Euskal Herriko hizkuntza koofizial estatusa eskuratzea.
  • Jendarte alorreko politika aurrerakoiak bultzatzea.

[aldatu] Hauteskundeak

[aldatu] 2007ko Hauteskunde Legegileak

2007ko ekaineko hauteskunde legislatiboetara aurkeztu zen, lehen itzulian (ekainaren 10ean) 10.600 bozkatik gora lortuz[1]. Emaitza onenak VI. barrutian lortu zituen (Lapurdi hegoaldea), botoen %9,09 eskuratuz. Halaber, abertzaleak sei herritan izan ziren lehen indar politikoa: Muskildin, Ozazen, Bunuzen, Gamarten, Izuran eta Lexantzün. Hala ere, Ipar Euskal Herriko hiru barrutietan ez zuen lortu bigarren itzulira igarotzeko boto nahikorik. Koalizioak herritarren esku utzi zuen hauteskundeetako bigarren itzulian zer egitearen erabakia[2].

[aldatu] 2008ko Herriko Etxeetako eta Kantonamenduetako Hauteskundeak

Euskal Herria Baik martxoaren 9an eta 16an egin beharreko udal eta kantonamendu hauteskundeen aurrean, hautagaitzak kantonamendukoetara aurkeztu zituen, ez, aldiz, herriko etxekoetara. Kantonamenduko hauteskundeen bidez, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko hautetsiak aukeratzen dira. Kantonamenduen erdietako hautetsiak hiru urtean behin berritzen dira, eta 2008ko hauteskundeetan EH Bai hamaika eremutan aurkeztu zen,[3] Abertzaleen Batasuneko Jean Michel Galantek Baigorriko Kantonamenduan zuen hautetsi postua mantentzeko xedearekin.[4] Alain Iriart, ABkoa eta Hiriburuko alkatea, EH Baitik kanpo aurkeztu zen.[5]

[aldatu] 2011ko Kantonamenduetako Hauteskundeak

2011ko martxoaren 20 eta 27an Kantonamenduetako hauteskundeak egingo dira Ipar Euskal Herriko 10 kantoietan: Baiona Mendebaldea, Baiona Iparraldea, Baiona Ekialdea, Angelu Iparraldea, Miarritze Mendebaldea, Hazparne, Bastida, Iholdi, Garazi eta Atharratzen. Euskal Herria Baik 9 zerrenda aurkeztuko ditu, Angelu iparraldean Angelu zain talde abertzaleak zerrenda aurkeztuko duenez, ez baitu zerrenda propiorik prestatu. Hauek dira EHBAIren hautagaiak:

  • Atharratze: Gilen Iriart da hautagaia, eta Aurore Martin da haren ordezkoa.
  • Baiona Ekialde: Maite Etcheverry da hautagaia, eta J. Michel Harrosteguy da haren ordezkoa.
  • Ipar Baiona: Pierre Noqueret Mo da hautagaia, eta Janine Foix da haren ordezkoa.
  • Baiona Mendebale: Peio Menta da hauragaia, eta Stéphanie Marriacia da haren ordezkoa.
  • Bastida: Xebax Christy da hautagaia, eta Martine Salla da haren ordezkoa.
  • Donibane Garazi: Dominique Baxo da hautagaia, eta Maider Larrieu da haren ordezkoa.
  • Hazparne: Juliette Bergouignan da hautagaia, eta Philippe Saint-Esteben ordezkoa.
  • Iholdi-Oztibarre: Daniel Olzomendi da hautagaia, eta Anne Pagola ordezkoa.
  • Miarritze mendebaldea: Maialen Etcheverry da hautagaia, eta Peio Abeberry ordezkoa.

[aldatu] Emaitzak

Hauteskunde kantonalak
Amikuze 531(%8.86)
Angelu 765 (%8.53)
Angelu Iparraldea Ez da aurkezten
Atharratze 156 (%7,93)
Baigorri 1.300 (%31.8)
Baiona Ekialdea 218 (%7,90)
Baiona Iparraldea 136 (%2.76)
Baiona Mendebaldea 315 (%6.41)
Bastida 438 (%15,35)
Bidaxune 260 (%8.08)
Donibane Lohitzune 1.840 (%15.07)
Ezpeleta 1.728 (%22.23)
Garazi 672 (%18,93)
Hazparne 780 (%19,70)
Hendaia 1.693 (%12.17)
Hiriburu 547 (%6.81)
Iholdi 885 (%32.12)
Maule 638 (%9.58)
Miarritze ekialdea 644 (%9.73)
Miarritze mendebaldea 171 (%4,64)
Uztaritze 2.356 (%19.58)
GUZTIRA 16.073


Frantziako legebiltzarra 2007, herrialdeka
Lapurdi 7.546 (%7,21)
Baxe-Nafarroa 2.334 (%14,27)
Zuberoa 776 (%9,32)
GUZTIRA 10.656 (%8,52)

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak