Joseba Egibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joseba Egibar Artola
Joseba Egibar

Joseba Egibar Artola EAJko GBBko lehendakaria


2003 – 2007
Aurrekoa José Antonio Mintegi
Ondorengoa Regina Otaola

Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Legebiltzarkidea
Gipuzkoa-(e)tik
1990eko abenduaren 18tik – gaur egun arte

Jaiotza 1959ko azaroaren 23a
(53 urte)
Andoain, Gipuzkoa
Euskal HerriaEuskal Herria
Alderdi Politikoa EAJ

Joseba Egibar Artola (Andoain, Gipuzkoa, 1959ko azaroaren 23a) EAJko eusko legebiltzarkidea eta Gipuzko Buru Batzarreko presidentea da. 1998tik EAJko bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean. Andoaingo udal funtzionaria da ogibidez. Ezkonduta dago (Isabel) eta bi seme alaba ditu (Ixiar eta Xabier).

Ibilbide politikoa [aldatu]

1974an EAJko gazte erakundean (EGI) militatzeari ekin zion, artean talde hori legez kanpokoa zelarik. 1985 eta 1989 urte bitartean Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza, eta, Kultura ordezkari izan zen.

2009an EGIko hitzaldi batean zehar.

1987an EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarreko Presidente aukeratu zuten. Segidako aukeretan kargu bererako izendatuko zuten eta hortantxe jarraituko du 2000ko urtarrila arte. 2004ko maiatzetik hona zeregin honetan dihardu berriro. 1987tik Euzkadi Buru Batzarraren kide da, EAJren Aberri Kontseilu, eta, 1987 eta 2004 urte bitartean organo honen bozeramaile izan zen. Gainera, 1990tik eusko legebiltzarkide da eta Gasteizko Ganbaran EAJ-PNVren bozeramaile 1998tik.

Gipuzko Buru Batzarrean (GBB, EAJren Gipuzkoako zuzendaritza) hainbat kargu izan ditu. 2000. urtean, Euzkadi Buru Batzarreko (EBB, EAJren exekutiba) kide bilakatu zen, Euskara eta Hezkuntza, nahiz Kirolak eta Kultura arloetako arduraduna izanez. 2003 eta 2004 artean, EBBren presidentetzarako lehiatu zen Josu Jon Imazen aurrean. Hedabideen aburuz, Joseba Egibar ordura arte Xabier Arzalluzek gidatutako sektore soberanista-ren ordezkaria zen. EBBko buru, ordea, Josu Jon Imaz bilakatu zen Nafarroako bozketan boto bakarragatik irabazi ostean.

2007ko irailean, Josu Jon Imazek politikagintza utziko zuela iragarri eta gero, Egibarrek EBBko presidentetzarako lehiara ez zela aurkeztuko adierazi zuen.

Lizartzako (Gipuzkoa) alkate ere izan zen 2004tik 2007ko maiatzera arte, herri horretako ezker abertzaleko hautes plataforma legez kanporatua izan eta gero.

2009ko Euskadiko Hauteskundeetarako Eusko Alderdi Jeltzaleko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik. Bere zerrenda bozkatuena izan zen Gipuzkoan.

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Joseba Egibar