Friuli-Venezia-Julia
|
Friuli-Venezia-Julia |
|
|---|---|
| [[Irudi:|130px]] | |
| Hiriburua | Trieste |
| Probintziak | Gorizia Pordenone Trieste Udine |
| Eremua | 7.845 km² |
| Biztanleria | 1.191.588 (2005) |
| Dentsitatea | 156 bizt / km² |
| Udalerriak | 219 |
| Eskualdeko burua | Riccardo Illy - |
| www.regione.fvg.it | |
Friuli-Venezia-Julia[1] (Friulieraz Friûl-Vignesie Julie) Italiako eskualdea da, ipar-ekialdean dagoena. Trieste du hiriburu. Hiri nagusiak: Udine, Montfaucon.
1963az geroztik, lurralde autonomoa da. Udine, Gorizia, Pordenone eta Triesteko probintziak hartzen ditu (7.846 km2; 1.233.984 biztanle 1981ean).
Eduki-taula |
Orografia[aldatu]
Alpe Karnikoen eta Juliakoen artean, mendiz eta muinoz osaturiko lurraldea da iparraldea. Hegoaldea ordoki emankorra da; mendebala aldiz lehorra edo urez betea da. Itsasertzeko aintzirak lehortu egin dituzte. Ibaiak: Piave, Tagliamento, Isonzo.
Ekonomia[aldatu]
Nekazaritza da nagusi lurralde guztian. Mendian abere-hazkuntza eta basoak. Mendebaleko ordokiak belardiz estaliak daude, eta ekialdean artoa lantzen da batez ere. Udinen barazkiak lantzen dira. Industriak ez du garrantzia gehiegirik: zeta, altzariak. Metalgintza astunak ere bere lekua du Udinen eta Montfauconen. Azken hori eta Trieste dira Italiako portu nagusietakoak.
Historia[aldatu]
Friuli deitura Forum Julii antzinako hiriaren izenetik dator. Dukerri lonbardiarra izan zen VI. mendean; Karlomagnok bere egin zuen (775), eta 1077an Akileako aitalehenen eskuetara aldatu zen, eta horiek zatirik handiena Veneziari eman zioten (1420). Dukerriaren beste zatia Austriara joan zen 1500ean, eta hortik dator Austriako Friuliaren (Trieste hiriburua) eta Veneziako Friuliaren (hiriburua Udine) bereizketa; azken hori Campoformioko hitzarmenean Austriara joan zen. Eskualdeko zatirik handiena Italiako erresumara itzulia izan zen (1866). 1947an, Italiak Jugoslaviari eman behar izan zion Ekialdeko Friuli, Trieste ezik.
Mugakideak[aldatu]
Iparraldean Karnten estatua (Austria), Alpe Karnikoak; hegoaldean Itsaso Adriatikoa, Triesteko golkoa; ekialdean Goriška (Eslovenia), Isonzo eta Juliako Alpeak; eta mendebaldean Veneto eskualdea, Piave, mugakide ditu.
Probintziak[aldatu]
- Gorizia (Friulieraz Gurize)
- Pordenone (Pordenon)
- Trieste (Triest)
- Udine (Udin)
Hizkuntzak[aldatu]
Pertsonaia ezagunak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Italieraz) Webgune ofiziala
| Italiako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Abruzzo • Aostako Harana • Apulia • Basilicata • Calabria • Campania • Emilia-Romagna • Friuli-Venezia Giulia • Lazio • Liguria • Lombardia • Markak • Molise • Piemonte • Sardinia • Sizilia • Toskana • Trentino-Adige Garaia • Umbria • Veneto |
||
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.