Good King Wenceslas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wentzeslao Errege Ona, Gabon kantak, zahar eta berriak eskuizkribuko irudia.

Good King Wenceslas (euskaraz Wentzeslao Errege Ona) gabon kanta bat da. Bertan, Wentzeslao Errege Onaren istorioa kontatzen da, errege honek San Estebe egunan (abenduaren 26a) neguko eguraldi latzari aurre eginez nekazari txiro bati limosna eman zion. Nekazariaren ibilaldian zehar hotzaren ondorioz bere asmo hori bertan behera uztekotan kinkan dago, baina erregearen elur gaineko urrats aztarnak jarrituz aurrera egiteko gai da. Kondaira Wentzeslao I.a Bohemiakoa (907-935) txekiar errege historikoaren bizitzan oinarritua dago.

Good King Wenceslas abestiaren doinua entzungai. Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren bandak joa eta abestua.


Gabon kanta honen ingelesezko hitzak berez 1853an Ingalaterran John Mason Neale eta Thomas Helmore-k idatzi zituen, urte berean lehebizikoz Carols for Christmas-Tide argitarapenean agertu zelarik. Doinua aldiz, XIII. mendeko Tempus adest floridum ("Loraldiaren garaia heldu da") udaberri abestiarena da, 1582an Piae Cantiones izeneko finladiar abesti bildumaren barnean argitaratu zelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]