Errege Magoak
Errege Magoak edo Hiru Erregeak[1] Jesukristo jaio ondoren bera bisitatzera eta berari opariak emateko joandako Bibliako pertsonaiak dira. Mateoren Ebanjelioa lauetatik bakarra da hauek aipatzen, "Ekialdetik" joandakoak "juduen errege jaioberria" gurtzera. Halaber, urre, intsentsu eta mirra oparitu zizkiotela liburuan agertzen da.
Tradizionalki hiru zirela finkatu zen historian zehar, eta VIII. mendetik Gaspar, Meltxor eta Baltasar izenak eman zizkieten. Mateoren arabera[2], urrea, intsentsua eta mirra eskaini zioten Jesusi.
Eduki-taula |
Pasartea[aldatu]
Biblian, honela agertzen da Erregen etorrera (Mateo 2,1-2):
- Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu batzuk azaldu ziren Jerusalemen, 2 galdezka: –Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz[3].
Epifania[aldatu]
Aztiekin lotutako jaieguna ospatzen da urtarrilaren 6an batez ere Espainian eta gazteleraz egiten duten herrialdeetan. Horren arabera, ume txintxoei opariak ekartzen dizkiete horiek aurretik idatzitako eskaera gutunen arabera. Aurreko egunean, urtarrilaren 5ean, tradizio handia daukate espainiar hirietan Erregeen "cabalgata", desfilea edo kabalkada, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere oso arrakastatsua dena. Alcoi (Alacant) herrian horrelako desfilerik zaharrena egiten omen dute.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Mateo 2,11 Biblija.net
- ↑ Mateo 2,1-2 Biblija.net
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz)"Los Reyes Magos en la literatura infantil"