Grisons Kantoia
Wikipedia(e)tik
Grisons Kantoia (alemanieraz Graubünden, italieraz Grigioni eta erromantxeraz Grischun) Suitzako 26 kantoietako bat da, herrialdeko ekialdean kokatutakoa.
7.105 km2-ko azalera dauka, eta 2001ean 185.700 biztanle (26 biz./km2). 211 udalerritan banatuta dago, Chur izanda hiriburua.
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Glarus eta St. Gallen kantoiak, Vorarlberg eta Tirol (Austria) eta Liechtenstein, hegoaldean Lonbardia (Italia), ekialdean Trentino-Adige Garaia (Italia) eta mendebaldean Ticino eta Uri kantoiak mugakide ditu.
[aldatu] Hizkuntzak
Alemaniera hizkuntza nagusia bada ere, erromantxera ere mintzaira esanguratsua da, hitz egiten den Suitzako kantoi bakarra izanda. Halaber, italierazko hiztunak ere bizi dira lurraldearen hegoaldean.
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau Suitzako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

