James Stirling
James Frazer Stirling (Glasgow, Eskozia, 1926 apirilaren 22 − 1992 ekainaren 25) arkitekto britainiarra zen.
Liverpoolen hazi zen eta bertako arkitektura eskolan ikasi, Londresen agentzia ireki zuen arte James Gowan lankidearekin.
Le Corbusierren azken lanek eragin handia izan zuten Stirling eta lankidearengan. Horrela, estilo berri beteko fatxadak proiektatu zituzten, adreilua eta ageriko konkretua (hormigoia) uztartuz. Stirlingen iritziz, eraikin batek bere funtzioa adierazi behar du eta, erabiltzaileak pertsonak direnez, giza erabilera horrek fatxadako elementuen aberastasuna eta aniztasuna agertu behar du, sinpletasuna saihestuz. Horrela, historia irakasteko edo erakusteko eraikin batek historia bera islatu behar du, hainbat garaietako elementu eta formak islatuz. Arkitektura elementu eta forma hauen harreman eta konbinazioan datza. Modu berean, giza eskalako eraikinak egiten saiatzen da, irizpide humanistikoak egituraren, estetikaren eta ekonomiaren gainetik jartzen dituelarik.
1981 urtean Pritzker Saria jaso zuen.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1958 : School Assembly Hall aretoa, Camberwell, Erresuma Batua
- 1959-63 : Ingeniaritza eskola, Leicester Unibertsitatea, Erresuma Batua
- 1969-72 : Olivettiren Hezkuntza Zentroa, Haslemere, Erresuma Batua
- 1964-67 : Historia Fakultatea, Cambridge Unibertsitatea, Erresuma Batua
- 1964-67 : St. Andrews Unibertsitatearen egoitza-handipena, St. Andrews, Eskozia
- 1966-71 : Queen's College-eko ikasle egoitza, Oxford, Erresuma Batua
- Rice Unibertsitatearen handitzea, Texas, AEB
- Kostu txikiko hainbat etxebizitza eta egoitza
- 1983-88 : Arte Dramatikoen Zentroa, Cornell Unibertsitatea, Ithaca, New York
- 1980-85 : Clore Gallery handitzea, Tate Gallery, Londres
- 1979-85 : Arthur M. Sackler Museoa, Harvard Unibertsitatea, Massachusetts, AEB
- 1979-85 : Fogg Arte Museoaren eranskinak, Harvard, Massachusetts, AEB
- 1967-76 : Southgateko 1.500 etxebizitza (6.000 biztanle), Runcorn New Town, Erresuma Batua (1990ean eraitsia)
- 1979-84 : Neue Staatsgalerie eta Ganbera Aretoa, Stuttgart, Alemania
- 1984-88 : Tate Gallery, Liverpool, Erresuma Batua
- 1980-90 : B.Braun bulego eta fabrikazio eraikina, Melsungen, Alemania
- 1993-94 : Musika eta Antzerki Udal Goi Eskola, Stuttgart, Alemania (hil ondoren eraikia)
[aldatu] Kanpo loturak
| Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
|---|---|---|
|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha 07: Rogers 08: Nouvel 09: Zumthor 10: Sejima eta Nishizawa 11: Souto de Moura 12: Wang Shu |
||