Oscar Niemeyer
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Oscar Ribeiro de Almeida Niemeyer Soares Filho | |
| Jaio | 1907ko abenduaren 15a | |
| Rio de Janeiro ( |
||
| Hil | 2012ko abenduaren 5a (104 urte) | |
| Rio de Janeiro ( |
||
| Bikotekidea | Annita Baldo (1928-2004) Vera Lucia Cabreira (2006-2012) |
|
Oscar Ribeiro de Almeida Niemeyer Soares Filho (Rio de Janeiro, 1907ko abenduaren 15a - ibidem, 2012ko abenduaren 5a) arkitekto brasildarra da, nazioarteko arkitekto moderno garrantzitsuenetakotzat hartzen dena. Hormigoi armatua formen eta eraikuntza-ahalbideen ikerketan aitzindaria izan zen.
Nahiz eta arkitekturaren utilitarismoaren babeslea izan, bere lanak ez dira postmodernoek maiz kritikatutako mugimendu bereko bloketzar hotzak. Niemeyerren eraikin monumentalek dituzten formak dinamikoak eta kurbaz beteak dira eta miresle askok arkitektura barik eskultura bezala hautematen dituzte, kritiko batzuek azken baieztapen hau akats gisa jotzen badute ere.
Brasiliako eraikin publiko garrantzitsuenak diseinatu egin zituen, Lucio Costarekin batera hiriburu berriaren utopia brasildarra gauzatuz.
1988 urtean Pritzker Saria lortu zuen, Gordon Bunshaftekin ex æquo.
Lan garrantzitsuak [aldatu]
- 1937-43 : Osasun Ministerioa, Rio de Janeiro (Le Corbusier, Lucio Costa, Jorge Machado Moreira eta Afonso Eduardo Reidy arkitektoekin)
- 1938 : Oswald de Andrade etxea, São Paulo
- 1939 : Brasilgo Pabilioia, New York
- 1940 : Casa do Baile dantzaleku eta jatetxea, Pampulha, Brasil
- 1941 : Estadio Nazionala, Rio de Janeiro
- 1943 : San Frantzisko eliza, Pampulha, Belo Horizonte, Brasil
- 1946 : Udal Antzokia, Belo Horizonte, Brasil
- 1951 : Ibirapuera Parkeko Biurteko Pabilioia, São Paulo
- 1954 : Casa das Canoas, Rio de Janeiro
- 1957-64 : Hainbat proiektu Brasilian:
-
- Katedral Metropolitarra
- Brasilgo Legebiltzarra
- Alvorada Jauregia
- Itamarati Jauregia
- Planalto Jauregia
- Hiru Botereen Plaza
- 1965-80 : Frantziako Alderdi Komunistaren Egoitza Nagusia, Paris (Jean Prouvé frantziarrarekin)
- 1968 : Mondadori egoitza, Segrate, Milan ondoan, Italia
- 1968 : Konstantinako Unibertsitatea, Konstantina, Aljeria
- 1972 : Kultura Etxea, Le Havre, Frantzia
- 1977-79 : Sede Fata bulego eraikina, Pianezza, Turin ondoan, Italia
- 1983 : Sambodromoa, Rio de Janeiro (samba erakustaldiak egiteko estadio antzekoa)
- 1987 : Latin Amerikako Memoriala, São Paulo
- 1991 : Arte Garaikidea Museoa (Museu de Arte Contemporânea), Niteroi, Rio ondoan
- 2002 : Arte Museoa, Paraná, Brasila
- 2002 : Kasinoa, Hotela Eta Biltzar Jauregia, Funchal, Madeira uharteak, Portugal
- 2003 : Serpentine Galeria Pabilioia, Londres
- 2004 : Kontzertu Aretoa, São Paulo
- 2008 : Oscar Niemeyer Nazioarteko Kultur Zentroa, Avilés
Kanpo loturak [aldatu]
- Oscar Niemeyer Museoa
- Oscar Niemeyer, A Legend of Modernism liburua
- Niemeyer Brasiliako historian
- Arte Garaikide Museoa, Niteroi
- JK eraikina, Belo Horizonte, Brasil
| Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
|---|---|---|
|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha 07: Rogers 08: Nouvel 09: Zumthor 10: Sejima eta Nishizawa 11: Souto de Moura 12: Wang Shu 13: Toyo Ito |
||