Thom Mayne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
University of Toronto Graduate House, Toronto, Kanada

Thome Mayne (Waterbury, AEB, 1944ko urtarrilaren 19) arkitekto estatubatuar dekonstruktibista da.

Hego Carolinako Arkitektura unibertsitatean graduatu zen 1968an eta Harvardeko unibertsitatean master bat lortu 1973an. 1972an Morphosis arkitektura agentzia sortu zuen Jim Stafford eta Michael Rotondirekin batera Santa Monican (Kalifornia). 1990 hamarkada amaieran hasi ziren asmo handiko proiektuak egiten.

Thom Mayneren arkitekturak oraingo teknologiak sakonki erabiltzen ditu, oraingo beharrei erantzuten dieten estilo dinamiko bat sortuz.

2005 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1988 : 6th Street-eko etxea, Santa Monica, Kalifornia
  • 1988 : Cedar Sinai Comprehensive Cancer Center, Los Angeles
  • 1990 : Crawford etxea, Montecito, Kalifornia
  • 1991 : Salick Osasunbide Bulego Eraikina, Los Angeles
  • 1995 : Blades etxea, Santa Barbara, Kalifornia
  • 1999 : Diamond Ranch High School, Pomona, Kalifornia
  • 2000 : University of Toronto Graduate House, Toronto, Kanada
  • 2002 : Hypo Alpe-Adria zentroa, Klagenfurt, Austria
  • 2004 : Caltrans District 7 egoitza nagusia, Los Angeles
  • 2004 : Science Center School, Los Angeles, Kalifornia, AEB

Eraikitzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morphosis agentziak New Yorkeko 2012ko Joko Olinpikoen herri olinpikoa eraiktzeko lehiaketa irabazi zuen, baian hiriak ez ditu azkenean jokoak antolatuko, baizik-eta Londresek.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thom Mayne Aldatu lotura Wikidatan