Aldo Rossi
Aldo Rossi (Milan, 1931ko maiatzaren 3a – Milan, 1997ko irailaren 4a), teoriko, margolari eta arkitekto postmoderno italiarra izan zen.
Rossi XX. mendearen bigarren erdialdeko arkitekturaren berritzaile ideologiko eta plastiko handienetakoa izan zen. Geometria eta oroimenari zion gurtza eta poesia metafisikoa zirela-eta, milandar honek XX. mendeko azken hereneko arkitektura eta hirigintza aldatu zuen.
1959 urtean Milango Poltitecnicoan arkitekto diploma lortu ondoren, 1961 eta 1964 artean Casabella-Continuità Milango aldizkariaren erredaktoreetako bat izan zen. Hainbat arkitektura eskolatan irakasle izan zen, hala nola Instituto Universitario di Architettura Venezian (IUAV), Poltitecnico Milanen, Eidgenössische Technische Hochschule Zurichen (ETH) eta Cooper Union New Yorken.
Hiriaren arkitektura (L'Architettura della città) saiakera teorikoa argitaratu zuen 1966an, haren arkitekturaren eta hiriaren ikuspegi eta ideia azalduz. Lan honetan eta bere pentsamolde osoan argi agertzen da hiriaren arkitektura dela gairik garrantzitsuena, hiriaren morfologia eta eraikin tradizionalak azpimarratuz, batez ere sorterria zuen Lonbardia eskualdekoak. Halaber, eraikinen tipoa eraikuntzaren funtzioaren gainetik dela ziurtatzen du idazlanotan, non Rossi arkitekturaren zientifikotasuna azaltzen saiatzen den.
Arkitektura-estiloari dagokionez, Adolf Loos, Heinrich Tessenow eta Mies van der Roheren eragina dira aipatzekoak Rossiren lanarengan. Haren lanak, berriz, eragin handia eduki zuen 70eko eta 80ko hamardaketako arkitektoengan.
1990 urtean Pritzker Saria jaso zuen.
1997ko irailaren 4an Milango ospitale batean zendu zen, hamar egun lehenago kotxe-istripu bat izan ondoren, landako bere etxera zihoala.
Lan garrantsitsuak [aldatu]
- 1962: Erresistentziaren Monumenturako proiektua, Cuneo, Italia
- 1971 : Hezurtegia, San Calaldo hilerrian, Modena, Italia
- 1979 : Teatro del Mondo urgaineko antzokia, Venezia, Italia
- 1986 : Palazzo Hotel, Fukuoka, Japonia
- 1989 : De Lamel etxebizitzak, Haga, Herbehereak [1]
- 1991 : Centre d'Art Contemporain de l'île de Vassivière, Beaumont-du-lac, Frantzia [2]
- 1991 : Postetxea eta etxebizitzak Cité de la musique ondoan, La Villette, Paris [3]
- 1995 : Bonnefanten arte modernoko museoa, Maastricht, Herbehereak [4]
- 1996 : Sudliche Friedrichstadt etxebizitzak egunkarien auzoan Berlin [5]
- Centro Torri merkatari gunea, Parma, Italia
- Centro Direzionale, Peruggia, Italia
- Pocono Pines etxea, Mount Pocono, Pensilvania, AEB
- Opera Nazionalaren birgaitzea (Carlo Felice antzokia), Genova, Italia
- Arkitektura Eskola, Coral Gables, Florida, AEB
Idazkiak [aldatu]
- L'architettura della città, 1966
- Scritti scelti sull'architettura e la città 1956 - 1972, Clup, Milano 1975
- Progetti e Disegni 1962-1979, Rizzoli, 1980
- Un’educazione palladiana Annali di architettura, 13 zkian, Vicenza 2001
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Aldo Rossi Pritzker Sarien web gunean
- (Frantsesez) Aldo Rossi ARCHIGUIDE web gunean
- (Gaztelaniaz) Biografia eta proiektuak soloarquitectura.com web gunean
| Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
|---|---|---|
|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha 07: Rogers 08: Nouvel 09: Zumthor 10: Sejima eta Nishizawa 11: Souto de Moura 12: Wang Shu 13: Toyo Ito |
||