Wang Shu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wang Shu

Bizitza
JaiotzaÜrümqi1963ko azaroaren 4a (60 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
BizilekuaPekin
Hangzhou
Ürümqi
Lehen hizkuntzatxinera
Familia
Ezkontidea(k)Lu Wenyu
Hezkuntza
HeziketaSoutheast University (en) Itzuli 1985) gradu : Arkitektura
Tongji University (en) Itzuli 2000) Doktoretza : Arkitektura
Southeast University (en) Itzuli 1988) master : Arkitektura
China Academy of Art (en) Itzuli
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)China Academy of Art (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Ningboko Arte Museoa (2005)
Ningboko Historia Museoa (2008)
Ningboko Tengtou Pabilioia, Shanghai Expo (2010)

Wang Shu (txineraz 王澍, Ürümqi, Txina, 1963ko azaroaren 4a - )[1] txinatar arkitektoa da. 2012an Pritzker Saria irabazi zuen.

Bere esanetan, idazlea da arkitekto izan baino lehen, eta arkitektura bere lanaren zati bat baino ez da. Hau ere idatzi du: Gizadia arkitektura baino garrantzitsuagoa da, eta eskulangintza teknologia baino.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ürümqi hirian jaioa (Txina hego-mendebaldeko Xinjiang eskualdean), arkitekto eta irakasle hau Hangzhou hirian bizi da. Arkitektura ikasketak Nankinen egin ostean, hirigintza (urban design) doktoretza egin zuen. 1997an Hangzhoun, Lu Wenyu arkitekto eta emaztearekin batera, Amateur Architecture Studio arkitektura estudioa sortu zuen[2]. Egun China Academy of Art delakoaren arkitektura saileko dekanoa da eta ohiko epaimahaikidea da Txina osoan.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Wang Shuk eraiki lan nagusiak[1]:

  • 2009 : Hegoaldeko Song Dinastia Inperialari buruzko erakusketa, Hangzhou.
  • 2003-2008 : Ningboko Historia Museoa, Ningbo.
  • 2002-2007 : Txinako Artearen Unibertsitatea Campusa, Hangzhou.
  • 2001-2005 : Ningboko Arte Museoa, Ningbo.
  • 2006 : Teila lorategia, Veneziako Arte Bienala, Italia.
  • 2003-2006 : Bost etxe sakabanatuak, Ningbo.
  • 2003-2006 : Zeramika Etxea, Jinhua.
  • 2002-2007 : Bizitegi bertikala, Hangzhou.
  • 1999-2000 : Wenzheng ikastetxeako liburudenda, Suzhou.

Eraikitzen edo proiektuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heyun kultura eta aisia guneak (2009), Kunming
  • Hiriaren Kultura Gunea (2010), Jinhua
  • Shi Li Hong Zhuang ezkonsari tradizionalaren muzeoa (2010), Ninghai
  • Arte Garaikidearen Museoa (2010), Zhoushan
  • Institutu Budistako Liburutegia (2011), Hangzhou

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010 : “Decay of Dome” - Veneziako Bienala, Venezia
  • 2009 : “Achitecture as Resistanc” - Palais des Beaux-Arts, Brusela
  • 2009 : “M8 IN CHINA”, DAM, Frankfurt
  • 2009 : “Pour une architecture durable 2007, 2008, 2009”, Palais de Chaillot, Paris
  • 2008 : “Dans la Ville Chinoise”, Palais de Chaillot, Paris.
  • 2008 : “Chinese Gardens for Living: from Illusion to Reality”, Bergpalais, Dresde
  • 2007 : “Txinan eraiki”, New York.
  • 2007 : Hong-Kongeko arkitektura bienala.
  • 2006 : “Txina garaikidea”, NAI, Rotterdam.
  • 2004-2005 : “Jinghuako arkitektura parkea”, Jinghua.
  • 2003 : “Synthi-Scapes” - Txinako pabilioia, Guangdong eta Pekin
  • 2003 : “Alors, La Chine”, Centre Pompidou, Paris.
  • 2002 : Shanghaiko Bienala, Shanghaiko Arte Museoa, Shanghai
  • 2001 : “TU MU-Young Architecture of China”, AEDES, Berlin
  • 1999 : “Chinese Young Architects’s Experimental Works Exhibition”, UIA biltzarra, Pekin

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wang Shu Aldatu lotura Wikidatan