Kaiserslautern

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:16, 29 urtarrila 2016

Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula automatikoa Kaiserslautern Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko hiria da, Maguntzia hiriburutik 80 kilometro hegoaldera dagoena. Ia 100.000 biztanle ditu, baina hauetatik 38.000 inguru NATOk bertan duen Ramsteim Aire Baseko militar amerikarrak dira.

Etimologia

Lauter ibaiaren ertza Frederiko I.a Bizargorri kaiserrarentzat gustuko ehiza-lekua zen, eta horrek eman zion izena hiriari. Halakoa zen Frederikoren influentzia, hiria "Bizargorriren hiria" bezala ezagutzen zela, eta are gehiago, armarrian lutxo bat ageri da, Frederikoren arrainik gustukoena.

Historia

Aurrehistoriako aztarnak aurkitu izan dira inguruan, baita 2.500 urte dituzten zelten hilobiak ere.

Lehen aldiz 882. urtean agertzen da Kaiserslautern dokumentuetan aipatuta. Erdi Aroan Lauter ibaian zegoen irla batean Frederiko I.ak gaztelua eraiki zuen (1152–1160), eta inguruan herria eratuz joan zen. 1162an Nanstein gaztelua eraiki zen 10 kilometrotara dagoen Landstuhl herrian, mendebaldeko pasabidea kontrolatu asmoz. 1276az gero hiri inperiala izan zen. Herria handituz joan zen, eta 1350an bi eliza garrantzitsuenen eraikuntza bukatu zen, Stiftkirche eta St. Martin's Kirche. 1375ean palatinatuaren barnean sartuta gelditu zen herria.

1522an protestantismoa hartu zuen, eta hurrengo mendean Hogeita Hamar Urteko Gerran suediar protestanteen eta espainiar katolikoen okupazioak jasan zituen; ekintza militarretan garrantzi handia izan zuen. Azkenik 1635ean Austriaren menpeko kroaziarren armada jabetu zen hiriaz, eta Kaiserslauternek zituen 3.200 biztanletatik 3.000 hil zituzten hiru egunen buruan. 1713an frantziarrek Frederikoren gaztelua suntsitu eta hiria eskuratu zuten.

1815ean Napoleondar Gerrak bukatzean hiria (eta Palatinatu osoa) Bavariaren menpe gelditu zen, 1918an Lehenengo Mundu Gerran frantsesek berriz okupatu zuten arte. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %60a suntsitu zuten eta amerikarrek erresistentziarik gabe hartu zuten Kaiserslautern.

Kirolak

Hiriko futbol-talde nagusia 1. FC Kaiserslautern da, zeinak lau Bundesliga eta bi Kopa irabaziak dituen. UEFA Kopako finalaurrekoak ere jokatu ditu bi aldiz.

Hiri senidetuak

Kaiserslautern ondorengo hiriekin senidetua dago:

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaiserslautern Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak