Kristal hautsien gaua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Judutarren dendek eta etxeek kristal hautsien gauan jasandako txikizioak, 1938ko azaroaren 10ean agerian.

Kristal hautsien gaua (alemanez Kristallnacht) 1938ko azaroaren 9an Alemanian eta Austrian izan ziren gertaerei deritze. Herrialde guztiko hiritar judutarren aurkako indarkeria ekintzak gauzatu ziren, eta askorentzat Holokaustoaren lehen pausoa izan zen.

SSek milaka judutar atxilotu zituzten Alemanian eta denda eta negozio asko txikitu zituzten. 50 judutarretik gora erailak izan ziren gau hartan.

Egun batzuk lehenago, urriaren 28an, 17.000 judutar bahituak izan ziren eta Poloniara deportatuak. Gertaera hauen erantzun gisa, judutar batek Frantziako alemaniar enbaxadorea erail zuen. Atentatu honek Nazi alderdiari behar zuen aitzakia eman zion judutarren aurka gogorrago egiteko.

Alemania guztian zehar indarkeria ekintzak aurrera eraman ziren. 1.574 sinagoga txikitu ziren (herrialdean zeuden ia guztiak), hilerri judutar asko, 7.000 denda eta 29 almazen. 20.000 judutar atxilotuak eta kontzentrazio eremuetara eramanak izan ziren, eta batzuk hil arte kolpatuak izan ziren. Hildakoen kopurua 36 eta 200 artekoa izan zela uste da. Judutarrak ez ziren alemaniar batzuk ere erail zituzten, "judutar itxura" zutelako.

Ekintza espontaneo gisa saldu nahi izan zen arren, mundu osoak oso garbi zuen alderdi Naziak antolatutako ekintza izan zirela. Hori guztia gutxi balitz bezala, gobernuak judutar biztanlegoari liskarren kalte-ordainak ordainarazi zizkion, mila milioi markotik gora.

Gertaera hauen albistea mundu osoan zehar zabaldu zen. Europako eta Estatu Batuetako nazi mugimenduaren desakreditazioa eragin zuen eta hainbat herrialdek Alemaniarekin harremanak moztu zituzten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristal hautsien gaua Aldatu lotura Wikidatan