Kronstadt (Errusia)
|
Kronstadt |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Кронштадт | ||
| Estatua | |||
| Oblast-a | San Petersburgo | ||
| Koordenatuak | 59°59′30″N 29°46′30″E / 59.99167°N 29.77500°EKoordenatuak: 59°59′30″N 29°46′30″E / 59.99167°N 29.77500°E | ||
| Eremua | 19,35 km2 | ||
| Biztanleria | 42.800 bizt. (2006) | ||
| Dentsitatea | 2.211,89 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1703 | ||
| http://gov.spb.ru// | |||
Kronstadt (errusieraz, Кронштадт), Errusiako hiria; portu garrantzitsua dauka, eta San Petersburgotik 30en bat ingurura dago, Kotlin uhartean, Finlandiako golkoan. Administratiboki, San Petersburgoren mende dago.
Hiria kokagune estrategikoan dagoenez, bertan daude Errusiako Federazioko Armadaren Komandantzia Nagusiaren egoitza eta Itsaso Baltikoko itsas armadarena ere bai, San Petersburgo zaintze aldera.
Toponimoa alemanieratik dator, eta "Koroaren Hiria" esan nahi du (Krone = 'Koroa' eta Stadt = 'Hiria').
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Tsarren sasoian Errusiarren Inperioko Itsas Armadako garnizioa zen. 1917ko Iraultzan asaldura handiko gunea izan zen: 1921. urtean, garnizioa boltxebikeen aurka altxatu zen, baina boltxebikeen erasoa bortitza izan zen, eta garnizioa hartu egin zuten, indarkeria handiz izan bazen ere.
Arkitektura[aldatu]
Hiriko eraikin ikusgarriena Katedral Nabala da, 1908-1913. urteetan eraikia. Antzinako San Andres katedrala, 1817koa, 1932an suntsitu zuten komunisten agintepean.
Kanpo-loturak[aldatu]
- (Errusieraz) Hiriko gobernuaren webgunea.