L. L. Zamenhof

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
L. L. Zamenhof.

L. L. Zamenhof, ezizenez Doktoro Esperanto (Bialystok, Errusiar Inperioa —gaur egun Polonia—, 1859 - Varsovia, Polonia, 1917) hizkuntzalaria izan zen. Bizibidez okulista zen. 1873an, nazioarterako hizkuntza bat asmatu zuen. Hasieran, adiskide artean erabili zuen, baina, 1887an, Doktoro Esperanto ezizenarekin zabaldu eta azaldu zuen. Hortik datorkio berak asmatutako hizkuntzari «esperanto» izena. Hainbat itzulpen egin zituen hizkuntza horretara.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Białystok hirian jaio eta hezi zen, garai haietan Errusiar Inperioan, gaur egungo Polonian. Hainbat hizkuntza hitz egiten ziren han, eta kultura ezberdinen arteko ulermena zaila zen. Hau konpontzeko esperantoa garatzen hasi zen, urteetan zehar luzatu zen lana.

1879an volapük hizkuntza agertu zen (beste nazioarteko hizkuntza proiektu bat), baina Zamenhofek, ikasi eta baztertu ondoren, bere asmoekin jarraitu zuen. Azkenean, 1887an Lingvo internacia. Antaŭparolo kaj plena lernolibro ("Nazioarteko hizkuntza. Hitzaurrea eta testu liburua") argitaratzen du, hizkuntza berriaren oinarriekin, Doktoro Esperanto izengoitirekin, hizkuntzari izena emango ziona.

Bere "nazioarteko hizkuntza" proiektua adituen kritikei ireki zien, beraien ekarpenekin obetuko zuenaren hitza emanda. Hurrengo urteetan Zamenhofek hainbat liburu, itzulpen eta liburuxka argitaratzen ditu, 1889rako ia dirurik gabe geratuko delarik. 1905 arte mugimenduaren buru izan zen arren, hizkuntzaren sustapena bere lehen jarraitzaileen esku geratu zen.

1905eko lehen Esperanto Mundu Biltzarrean (Boulogne-sur-Mer, Frantzia) Zamenhofek Esperantoaren Oinarria aurkeztu zuen, hizkuntzaren deskripzio ofizial gisa onartua izango delarik. Esperantoaren oinarrizko arauditzat jotzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
L. L. Zamenhof