Lankide:Gotzon/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hizkuntzak munduan nola banatzen diren, familien arabera kolorea aldatuz.

Hizkuntza bat da giza komunitate baten berezko komunikazio sistema bat (hitzezkoa edo zeinu bidezkoa). Ez da berdina hizkuntza eta mintzaira, azken hori kontzeptu askoz orokorragoa baita, hizkuntzak eta beste adierazpen eta komunikazio bide batzuk barne hartzen dituena.[1]

Hizkuntza oro saiatzen da mundua irudikatzen hitzen bidez, esaldietan konbinatuz. Konbinazio arauak, hitz berrien eraketa eta esanahiarena dira hizkuntzalaritzaren aztergai. Hizkuntza naturalek anbiguotasunak izaten dituzte maiz, artifizialek edo hizkuntza formalek ez bezala, hiztun talde baten mundu ikuskera bat islatzen baitute

Guztira, sei bat mila hizkuntza daude, baina kalkulatzen da erdiak, gutxi gorabehera, desagertu egingo direla XXI. mendean, ama hizkuntzaren belaunaldien arteko transmisio ezagatik eta beste hizkuntza batzuen presio sozial, ekonomiko edo politikoagatik.[2] Hizkuntza guztiak ahozko hizkuntzak dira; batzuk, hizketaz gain, idatziak izan daitezke.

Hizkuntzaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako idazkun bat, tamileraz, Brihadeeswarako tenpluan (Thanjavur, Tamil Nadu, India).

Eboluzioaren teoriarekin gizakien eta beste espezie batzuen arbaso komunei buruzko eztabaida hasi baino lehen ere, ohikoa izan zen historian zehar hizkuntzaren erabilera zalantzan jartzen duen espekulazio filosofiko eta zientifikoa. Mendebaldeko filosofia modernoan, Thomas Hobbesen eta, geroago, Jean-Jacques Rousseauren espekulazioek agerian utzi zuten Frantses Akademiak gaia lantzeko zuen gaitasuna.

Hizkuntzaren jatorria interes handikoa da filosofoentzat, hizkuntza baita giza bizitzaren funtsezko ezaugarria. Antzinako greziar filosofian, gauzen izatasunaren ezaugarri bat balitz bezala aztertu zuten hizkuntza. Aristotelesek, adibidez, gizakiak beren berezko izaeratik abiatuta arrazoitzeko eta hitz egiteko gaitasuna zuten izaki gisa tratatzen zituen, hau da, «izaki politiko» izateko joera naturalari dagokiona, hiri estatuko biztanle gisa.[3]

Hobbesek, eta haren jarraitzaile John Lockek eta bestek, uste zuen hizkuntza gizakiek beren baitan duten «diskurtsoaren» luzapen bat dela; ideia klasiko batean oinarritzen zen: arrazoia giza naturaren ezaugarri nagusietako bat da. Beste batzuek kontrakoa argudiatu zuten: arrazoia komunikazio mota konplexuagoen beharretik abiatuta garatu zen. Rousseauk ere iritzi bera ukan zuen, Charles Robert Darwinen eboluzioaren teoria argitaratu baino lehen idatzi arren.[4]

Darwinek eboluzioaren teoriak zabaldu zituenetik, gaia maizago jorratu izan dute zientzialariek filosofoek baino. Neurologo batzuek argudiatu izan dute arrazoia eta hizkuntza batera eboluzionatu direla, modu paraleloan.[5] Beste batzuek, aldiz, geroko garapen bat bezala ikusten dute hizkuntza, kultura mimetikoari dagokion horretan oinarrituta, eta azpimarratzen dute eboluzio paralelo hori gizaki askoren elkarrekintzaren mende zegoela.[6]

Hizkuntzak, aldaerak eta dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago hizkuntza bat (eta aldaera edo dialekto bat) zer den eta zer ez den erabakitzeko unibertsalki onartutako definiziorik. Horregatik da maiz gatazkatsua eta polemikoa hizkuntzen taxonomia. Taxonomia zalantzatsuen adibide izan daitezke hizkuntza desberdintzat hartzea daniera eta norvegiera, galiziera eta portugesa, edo katalana eta valentziera.[7]

Euskarari dagokionez, hizkuntzalarien artean onartuta dago euskalkiak hizkuntza bakar baten dialektoak direla.[8]

Munduan hitz egiten diren hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, 6.000 hizkuntza inguru daudela onartzen da hizkuntzalarien artean, nahiz eta gaur egun hitz egiten diren hizkuntzen kopurua zehaztea zaila den zenbait faktoreren ondorioz:[9]

  • Lehenik, ez dago irizpide unibertsalik erabakitzeko ea elkarren artean ulergarritasun maila jakin bat duten bi hizketa hizkuntza historiko bereko edo bi hizkuntza desberdineko dialektotzat hartu behar ote diren.
  • Bigarrenik, planetako zenbait eremu ez dira behar adina aztertu, bertan dauden giza taldeek beste giza talde ezagunagoen hizkuntza berak erabiltzen dituzten jakiteko. Hori bereziki Ginea Berrian gertatzen da; kontaktaturik gabeko berrogei tribu baino gehiago dauden Amazonasko eremu batzuetan; Tibeteko hego-ekialdean, Nepaleko mendebaldean eta Myanmarreko iparraldean; eta Andaman eta Nikobar uharteetako batean.
  • Hirugarrenik, noizean behin, ustez desagertutzat jotzen zen hizkuntzaren bat gogoratzen duten hiztunak agertzen dira, beren eguneroko bizitzan erabiltzeko gai direnak.

Hizkuntza familiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza gehienak familia linguistiko bati atxikitzen zaizkio. Zerrenda horretan sartzen dira akademikoen artean gehien onartzen diren taldeak.

Hizkuntza familia ez osatu arren, helburu praktikoetarako multzokatzen diren hizkuntzen taldeak:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Langage, langue, parole» La Boîte à Saussure (web.archive.org) 2016 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  2. (Ingelesez) «How many languages are endangered?» Ethnologue Languages of the World (web.archive.org) 2023-12-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  3. Table des matières de la Politique d'Aristote. Philippe Remacle (1944 - 2011); itzulpena: Jules Barthélemy-Saint-Hilaire: web.archive.org 2024-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  4. (Frantsesez) Rousseau, Jean-Jacques. (1754). Discours sur l'origine et les fondements de l'inégalité parmi les hommes.  doi:10.1522/cla.roj.dis3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  5. (Ingelesez) Deacon, Terrence William. (1998). The symbolic species: the co-evolution of language and the human brain. Ringwood: Penguin ISBN 978-0140264050. OCLC .40499347.
  6. (Ingelesez) Donald, Merlin. (1998). Origins of the modern mind: three stages in the evolution of culture and cognition. Cambridge: Harvard University Press ISBN 978-0674644847. OCLC .27952506.
  7. Baugh, John. (2011). Mesthrie, Rajend ed. «Power, social diversity, and language» The Cambridge Handbook of Sociolinguistics (Cambridge University Press): 17–27.  doi:10.1017/cbo9780511997068.005. ISBN 978-0-521-89707-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  8. (Gaztelaniaz) Mitxelena, Koldo. (1981). «Lengua común y dialectos vascos» ASJU (web.archive.org) XV. zk.: 291-313. or.. (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  9. (Ingelesez) «How many languages are there in the world?» Ethnologue Languages of the World (web.archive.org) 2023-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]