Lankide:JosebaTrinidad/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Submarine communications cable» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Itsaspeko kablea, lurreko estazioen artean itsas hondoan kokatutako kablea da, ozeanotik eta itsasotik zehar telekomunikazio seinaleak eramaten dituena. 1850eko hamarkadan itsaspeko lehen komunikazio kableek telegrafia trafikorako erabili ziren, kontinenteen arteko berehalako lehen telekomunikazio loturak ezarriz, hala nola, 1858ko abuztuaren 16an telegrafiarako lehenengo kable transatlantikoa funtzionatzen hasi zen. Ondorengo kableen belaunaldiek telefono bidezko trafikoa eramaten zuten. Gaur egungo kable modernoek, zuntz optikoaren teknologia erabiltzen dute datu digitalak eramateko, telefonia, Internet eta datu pribatuen trafikoa barne.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telegrafiarako erabiltzen zen transatlantikoko itsaspeko kable zatia.

Telekomunikazio zerbitzuari dagokionez, lehenengo kableak, zerbitzu telegrafikora zuzenduak, material isolatzaile batez estalitako kobrezko hariek osatzen zituzten. 1845ean itsaspeko kableen probak egiten zituzten Portsmouthen, nahiz eta oraindik oso fidagarria ez izan.[1] 1847an gutapertxa izeneko isolatzaile iragazgaitza asmatu zuen Werner von Siemens alemaniarrak. 1852an, Submarine Telegraph Co. enpresak, Erresuma Batua eta Frantziako Mantxako Kanala lotzen zuen lehen itsaspeko kablea jartzea lortu zuen. Instalatu eta gutxira, arrantzale batzuek moztu zuten arren, itsaspeko kableak funtzionatzen zuela frogatu zen. Honen eraginez, lasterketa bat hasi zen bere garapenari probetxua ateratzeko.

1852 eta 1854 urteen artean linea desberdinak egin ziren Irlanda eta Eskozia, Gales eta Irlanda, Korsikaren eta Sardinia, Suedia eta Danimarka eta beste hainbat linea txikien artean (oro har 25 itsas milia baino gutxiago). Batzuk ondo funtzionatu zuten eta beste batzuk ez hainbeste. Lan horiek, materialak finkatzeko eta iraunkortasunean esperientzia irabazteko aukera eman zioten.

1855ean lehenengo kable transatlantikoa jartzeko proiektua onartu zen, zeinek denbora gutxian zerbitzutik kanpo geratu zena. 1865ean bigarren proiektua jarri zen abian, garai hartan zegoen itsasontzi handiena erabiliz, Great Eastern itsasontzia. Kable hau 1866 urterarte ez zen martxan jarriko eta Irlanda eta Ternua lotzen zituen. Urte batzuk geroago, 1868an, Ozeano Atlantikoa zeharkatzen eta Irlanda Kanadarekin lotzen zuen kablea instalatu zen, Estatu Batuen eta Britainia Handiaren arteko komunikazioa optimizatuz. Mezuak helmugara iristeko denbora izugarri murriztu zen, hau da, konexio denbora, egunetatik (itsasontziek beste kostaldean mezua emateko behar izan zuten denbora) orduetara laburtuz.

Dudarik gabe, kableak Mendebaldeko munduko bi potentzia nagusien arteko sinkronizazioa sendotzeko eta munduaren arteko konexiorako lehen nozio handia finkatzeko balio zuen. Komunikazio konexioen garapenari dagokionez, urratsak ematen jarraitzeko atea ere ireki zuen, telegrafiarako eta gero telefoniarako, urpeko anplifikadore errepikagailuak erabiliz.

Historia modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan, urpeko zuntz optikozko kableak ezagunak izaten hasi ziren, uhin-luzeraren banaketa multiplexatuz. Filosofia berarekin, laser igorleen uhin-luzera desberdinak erabiltzen hasi ziren. Horrela, ahotsa, datuak, telebista, Internet eta abar zeramatzaten seinale digital ugari aldi berean igortzeko bidea ireki zuten. 1000 Tbit/s-ko transmisio-abiadurak lortu ziren.

Zuntz optikoa erabiltzen zuen lehen telefono transatlantikoko kablea TAT-8 izan zen, 1988an martxan jarri zena. Zuntz optikozko kableak zuntz bikote anitz ditu. Bikote bakoitzak zuntz bana du norabide bakoitzean. TAT-8k bi bikote operatibo eta ordezko bikote bat zituen.

Itsaspeko kableetan erabilitako zuntz optikoa bere aparteko abiaduragatik aukeratzen da. Errepikagailuen artean 100 km baino gehiagoko ibilbideak egotea ahalbidetzen du, anplifikadore kopurua eta eragiten duten distortsioa minimizatuz. Errepikatu gabeko kableak errepikatutako kableak baino merkeagoak dira. Gehieneko transmisio-distantzia mugatua da, hala ere, transmisio-distantzia maximoa urteen poderioz handitzen joan da; 2014an 380 km-ko luzerako errepikatu gabeko kableak zeuden zerbitzuan. Horrez gain, 100 km bakoitzeko errepikagailuak ezarri behar dira.[2]

Kableen konponketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaspeko kablearen konponketaren metodo baten animazioa.

Kableak arrantzarako arraste-sareak, aingurak, lurrikarak, ur-korronte handiak eta marrazoen ziztadak apurtu ditzakete.[3] Ozeano Atlantikoan eta Karibe itsasoan egindako azterketetan oinarrituta, 1959 eta 1996 urteen artean, % 9 baino gutxiago gertakari naturalen ondorioz gertatu zela ikusi zen. Hala ere, kableen apurketak ez dira inolaz ere iraganeko kontuak, urtero Atlantikoan 50 konponketa baino gehiago egiten ziren eta 2006an, 2008an, 2009an eta 2011n eten garrantzitsuenak gertatu ziren.

Kableen apurketak detektatzean, kablea konpontzeko itsasontzi bat bidaliko da kokalekura. Egoeraren arabera hainbat motatako kakoak erabiltzen dira. Itsas hondoa hareatsua bada, hagin zurrunak dituen kakoa erabiltzen da azalaren azpian goldatu eta kablea harrapatzeko. Kablea itsaspeko gainazal harritsuan baldin badago, kako malguago bat erabiltzen da. Ur sakonetan, itsaspeko kablea altxatzeko erablitzen den kablea, ez da behar bezain sendoa unitate bakar bezala altxatzeko, beraz, kako berezi batekin mozten da. Ondoren kablearen zati bat hartu eta itsasontzira eramaten dute eta berdina moztutako beste kable zatiarekin. Konpondutako kablea jatorrizkoa baino luzeagoa izango da, beraz, soberakina "U" itxurarekin ezartzen da itsas hondoan. Beste kasu batzuetan, urperagarria (itsaspeko-ontzia bezalako gailua) erabil daiteke ur baxuagoetan dauden kableak konpontzeko.[4]

Ingurumenean izandako eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bentiko zonaldean bizi den fauna.

Kableek itsas bizitzarekin duten elkarreraginaren puntu nagusia, kable gehien dagoen ozeanoetako eremuetan dago. 2003an eta 2006an egindako ikerketek adierazi zuten kableek ingurune horietako bizitzan eragin txikia zutela. Kableen inguruko sedimentu-muinak lagintzean, estatistikoki esanguratsuak izan dira organismoen aniztasunean edo ugaritasunean. Desberdintasun nagusia zera zen: kableek sedimentu bigunetan normalean hazten ez ziren anemonak lotzeko puntua ematen zutela. 1877tik 1955era bitarteko datuek balearen hainbat korapilatzeak eragindako 16 kable akats agertu ziren.

Segurtasun ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaspeko kableak arazotsuak dira segurtasunaren ikuspegitik, itsaspeko kableen mapak eskuragarri baitaude. Mapak horiek beharrezkoak dira, itsasontziek itsaspeko kable ahulak ez apurtzeko edo kaltetzeko. Hala ere, erraz kaltetutako kableen kokapenak eskuragarri egoteak informazioa era erraz batean manipula dezaketela adierazten du. Horretaz gain, zibersegurtasun arazoak ere aurkezten ditu.[5]

Gertaera aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914an, Alemaniak Ozeano Bareko Fanning uharteko kable estazioa erregistratu zuen.[6]

Ternuako 1929ko lurrikarak kable transatlantiko batzuk hautsi zituen itsaspeko lokatz kopuruaren eraginez.[7]

2006ko abenduaren 26an, 2006ko Hengchun-en lurrikarak Taiwan eta Filipinen arteko itsaspeko kable ugari apurtu zituen.[8]

2017an, Facebookek eta Microsoftek Atlantikoaren bi aldeak batu zituzten Sopelatik.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «History of the Atlantic Cable & Submarine Telegraphy - Cable Timeline» atlantic-cable.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  2. (Ingelesez) Morris, Michael. (2009-04-19). «The Incredible International Submarine Cable Systems» Network World (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  3. «2,000 METERS UNDER THE SEA : The telecom industry has gotten undersea…» archive.vn 2012-07-08 (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  4. (Ingelesez) Magazines, Hearst. (1930-04). Popular Mechanics. Hearst Magazines (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  5. (Ingelesez) Emmott, Robin. (2014-02-24). «Brazil, Europe plan undersea cable to skirt U.S. spying» Reuters (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  6. (Ingelesez) Starosielski, Nicole. «In our Wi-Fi world, the internet still depends on undersea cables» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  7. (Ingelesez) Fine, I. V.; Rabinovich, A. B.; Bornhold, B. D.; Thomson, R. E.; Kulikov, E. A.. (2005-02-28). «The Grand Banks landslide-generated tsunami of November 18, 1929: preliminary analysis and numerical modeling» Marine Geology 215 (1): 45–57.  doi:10.1016/j.margeo.2004.11.007. ISSN 0025-3227. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2015-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  9. «Googlek itsaspeko kable batekin lotuko ditu AEB eta Europa, Bilbo eta Bude hirietatik» www.eitb.eus 2020-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]