Carlos Arias Navarro
Carlos Arias Navarro (Madril 1908- 1989) abokatu eta agintari espainiarra. Zuzenbideari lotutako enpleguekin hasi arren, gerra zibila hastean Francoren aldera pasa zen.
Gerra ostean gobernadore zibila izan zen Tenerife, Leon eta Nafarroan. 1957tik 1965ra segurtasun zuzendari orokorra izan zen. Madrilgo alkatea izentatu zuten 1965an, 1973raino mantendu zuen kargua. 1973an gobernzioaren ministroa izendatu zuten baina ETAk 1974an Luis Carrero Blanco hiltzean gobernuaren burua bilakatu zen. Bere gobernuaren porrot ugarien ondorioz 1976an Joan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen bere posturako.
Alianza Popularrean kidetu zen demokraziaren lehen urteetan.
Franco hiltzean Franco ha muerto hitz ospetsuak irakurri zuen telebistan.
| Espainiako gobernuburuak |
||
|---|---|---|
|
Alejandro Lerroux (1933-1935) · Joaquín Chapaprieta (1935) · Manuel Portela (1935-1936) · Manuel Azaña (1936) · Santiago Casares Quiroga (1936) · Diego Martínez Barrio (1936) · José Giral (1936-1937) · Francisco Largo Caballero (1937) · Juan Negrín (1937-1939) · Francisco Franco (1939-1973) · Luis Carrero Blanco (1973) · Carlos Arias Navarro (1973-1976) · Adolfo Suárez (1976-1981) · Leopoldo Calvo-Sotelo (1981-1982) · Felipe González (1982-1996) · José María Aznar (1996-2004) · José Luis Rodríguez Zapatero (2004-2011) · Oraingoa: Mariano Rajoy (2011- ) |
||